Itxi

telebista

22:30ean

Jose Mujicaren sustraiak, gaurko 'Todos Los Apellidos Vascos'en

EITB

Olga Zabalgogeaskoa Uruguaiko presidente ohi eta senatariaren arbaso euskaldunen aztarnen bila ibiliko da.

Gaur gauean, 'Todos Los Apellidos Vascos' saioak Jose Mujica Uruguaiko presidente ohi eta senatariaren euskal jatorria aztertuko du. Ezohiko politikari eta filosofoa da Mujica, nazioarteko foroetan sistema kapitalistaren kontra gogor egin duena, eta Ozeano Atlantikoa gurutzatu eta bere arbasoen istorioan barrena bidaiatuko du Olga Zabalgogeaskoarekin.

Programako historialari eta etnografo taldearen lanari esker, Mujicaren arbasoek Euskal Herria utzi zuten garaiko egoera soziala gogoratuko du saioak. Horrez gain, bere abizena eraman zuten zenbait pertsonaia ilunen berri emango dio taldeak, eta bere benetako jatorria zein izan zen argituko diote, bizkaitarrak baino gipuzkoarrak baititu erroak.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.