Itxi

telebista

22:25ean

'Ajea Las Vegasen', gaur gauean, ETB1en

EITB

EITB

22:25etik aurrera, komedia arrakastatsua izango dugu ikusgai ETB1en. Bradley Cooper, Ed Helms, Zach Galifianakis eta Justin Bartha ditu protagonista.

0:33

Gaur gauean, barrez lehertzeko moduko film bat eskainiko du ETB1ek: Ajea Las Vegasen (The Hangover). 22:15ean hasita, Bradley Cooper, Ed Helms, Zach Galifianakis eta Justin Bartha aktoreak izango ditugu ikusgai 2009ko komedia arrakastatsu honetan.

Ezkondu aurreko festa neurrigabe bat da filmaren ardatza. Ezkontzera doan mutil bat eta horren hiru lagun Las Vegasera joango dira, parrandan. Hurrengo goizean, izugarrizko biharamuna izango dute, eta ez dute oroituko gauean egindako ezertxo ere. Hori ez da, ordea, kezkagarriena izango. Senargaia falta da, eta hoteleko suitean ume bat eta tigre bat topatuko dituzte.

Ajea Las Vegasen pelikulak Komedia Onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen. Gainera, AEBko Zinema Kritikarien Sarietan ere eskuratu zuen Komedia Onenaren garaikurra, eta American Film Institute erakundeak 2009ko 10 film onenen artean sartu zuen.