Itxi

telebista

19:20ean

'27 ordu', gaur arratsaldean, ETB2en

Donostiako Aste Nagusiaren hasieraren ostean, Montxo Armendarizek zuzendu eta Elias Querejetak ekoitzi zuen pelikula ezaguna izango da ikusgai ETB2n.

  • 27 ordu

Euskal Telebistako bigarren kateko ikusleek 27 ordu filma izango dute ikusgai gaur arratsaldean, Donostiako Aste Nagusiaren hasierako ekitaldiaren zuzeneko emanaldiaren ondoren. Izan ere, filma jaiak hasita egongo diren Donostiako kaleetan filmatu zen, 1986. urtean.

Martxelo Rubio, Antonio Banderas eta Maribel Verdú dira protagonistak. Jon (Martxelo Rubio) Gipuzkoako hiriburuan bizi da. Pelikulak haren bizitzako 27 ordu kontatzen ditu: egun bateko goizeko zazpietatik biharamuneko hamarrak arte. 80ko hamarkadaren kronika beltzenaren ispilu da istorioa, heroinarekiko mendekotasuna eta desesperazioa baititu ardatz.

27 ordu filma, gaur arratsaldean, 19:20ean, ETB2n.