telebista
22:30ean
Kirolarekiko grina, gaurko 'Down-Town' saioan
EITB
Urtzik eta Iñigok kirol ezberdinak ezagutuko dituzte gertutik, eta horietako batzuk ere praktikatuko dituzte.
Gaur gauean, 'Down-Town' saioan, Iñigo Hermosok eta Urtzi Urrutiak kirolarekiko grina erakutsiko dute. Lehen geldialdia Gorlako Gailur zaldi eskolan egingo dute. Handik, berriz, Aizarnazabalera joko dute Wafe Gaden uhin artifizialean ibiltzeko. Ander Vilariño kotxe gidariarekin motor zaletasuna partekatuko dute Olaberriko kartingean, eta horrez gain, Zumaiako traineruko neskekin itsasora irtengo dira Telmo Deun traineruan.
Bestalde, Urtzi eta Iñigo Elaia Torrontegi taekwondoko txapeldunordearekin bilduko dira, eta ondoren tatamiaren gainean elkarren aurka borrokan arituko dira modalitate honetan. Azkenik, Sopelako Parapente Klubera joango dira eta bertako monitoreen laguntzaz, inguru horretako amildegien gainetik hegan egingo dute.
ngo dute.