Itxi

telebista

22:30ean

Euskaldunen oporretan barrena, 'A Ver Si No Llueve' saioan

EITB

Gaurko saioa, Eivissa, Salou, Gorliz, Sobron eta Sunbillan izango da.

Nolakoak dira euskaldunen oporrak? Gure oporraldian ere euskal ohiturak mantentzen al ditugu? Kantauri itsasoa Mediterraneoarengatik aldatzen dugunean, gu ere aldatzen al gara? Galdera guzti hauen erantzuna bilatuko du gaurko 'A Ver Si No Llueve' saioak eta horretarako, Eivissa, Salou, Gorliz, Sobron eta Sunbillara joango da, bertan oporrak igarotzen dituztenak gertutik ezagutzeko.

Hasteko, euskal sukaldariekin batera, luxuzko oporrak igaroko dituzte Eivissan. Hummer bat gidatuko dute, etxe zoragarri batean hartuko dute atseden, eta haiei esker, irlako tokirik 'cool'enak ezagutuko dituzte. Horrez gain, bizkaitar peto petoen modura, irlako Athelticeko peñara bisita egingo dute.

Saloun, berriz, Euskadiren eguna ospatuko dute. Hiriko kaleetan herri kirolak eta euskal dantzak ikusiko dituzte, eta Amaiur abesbatzako kideek antolatu duten bazkarira joango dira.

Bestalde, familiarekin batera Gorlizen bere oporrak igarotzen dituen Valladolideko gizon batekin izango dira. Herri inguruko paraje ezin hobeak ezagutuko dituzte, eta bertako kanpinean oporrak igarotzen dituen alemaniar batekin ere izango dira.

Sobronen, landetxe batean dauden ingeniari talde batekin ere izango da 'A Ver Si No Llueve' saioa. Beraiekin batera, bertoko igerileku naturaletara joango dira.

Amaitzeko, Sunbillako kanpinera joango dira, naturaz gozatzen ari diren gipuzkoar senar-emazte batekin eta haren bilobekin hitz egitera.

'A Ver Si No Llueve' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.