Itxi

telebista

22:00etan

Donostia Hiria Torneoaren finalaurreko partida, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Irujo-Barriola eta Artola-Albisu bikoteak aurrez aurre jarriko dira.

Gaur gauean, Donostia Hiria Torneoaren finalaurreko norgehiagoka jokatuko dute Irujo-Barriola eta Artola-Albisu bikoteek Atano III.a pilotalekuan, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du norgehiagoka. Jardunaldiko atariko partidak Olaetxea-Larunbe eta Dario-Merino bikoteak jarriko ditu aurrez aurre, eta, jaialdiarekin amaitzeko, Elezkano-Aretxabaleta eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partida izango da ikusgai.

Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak emango dute jaialdiaren berri, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.