telebista
22:30ean
'El Atraco' filmaren estreinaldia, gaur gaueko 'LND'n
EITB
Morgan Freeman, William H. Macy eta Christopher Walken dira komedia dibertigarri honen protagonistak.
Gaur, 'La Noche de…' saioak El Atraco filma estreinatuko du telebistan, Hollywoodeko eskarmentu handiko hiru aktore protagonista dituen komedia: Morgan Freeman, William H. Macy eta Christopher Walken. Museo batean hogeita hamar urtez lan egin duten segurtasun zaindari batzuen paperean jarriko dira hirurak, eta beste museo batera eramango dituzten artelanak lapurtzeko plana burutuko dute. Felix Linaresek filma grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu.
Bestalde, El radar de LND atalak bi aktoreren ibilbidea errepasatuko du: batak bere mutil-lagun ospetsu eta karismatikoarekin zuen harremana apurtu berri du, eta besteak istripu larria izan zuen pelikula bat grabatzen ari zenean. Freida Pinto eta Taylor Lautner dira bi protagonistak.
La Línea Caliente atalean, berriz, Alfred Hitchcock ospetsuaz arituko dira. Dirudienez, emakumez jantzita atera zen bere film batean. Astearteko saioak misterioa argituko du.
Amaitzeko, zineman agertu diren mendi eta hondartza ikusgarrienak erakutsiko dituzte Monte o Playa atalean.
'La Noche de... El Atraco' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.
ng>