telebista
Gaur, 22:30ean
'LND' saioan, 'Tiburón', filma estreinatu zela 40 urte bete direnean
Felix Linaresek aurkeztuta, pelikula filmatzeko lanen inguruko xehetasun guztiak eta haren arrakastaren gakoak eskainiko ditu saioak.
Asteon 40 urte beteko dira Tiburón zinema-aretoetara iritsi zela, 1975eko udan iritsi baitzen. Urteurren horren harira, 'La Noche de...' saioan pelikula hori izango da ikusgai gaur gauean, eta hura filmatzeko lanen berri emango dute. Zinemako historia aldatu zuen pelikulak eta haren arrakastaren nondik norakoak azalduko ditu saioak.
Ordura arte izen handiko estreinaldiek izandako estrategia alde batera utzi zuen Tiburón pelikulak. Batetik, udan estreinatu zen (pelikula arrakastatsuak estreinatzen ez ziren sasoian), telebistaz iragarri zuten, eta, hiri handietan ez ezik, 400 zinema-aretotan estreinatu zen aldi berean.
Sasoi hartako pelikula arrakastatsuenak izandako produkzio eta filmatze lanen inguruko xehetasunak eskainiko dituzte saioan.
Horretaz gain, oraintsu pelikula estreinatu duten bi protagonista eder izango dituzte El radar de LND atalean, eta Los archivos Secretos de LND atalean, Ingrid Berman Casablanca pelikulako protagonistaren inguruan arituko dira, haren jaiotzaren 100. urteurrenean.
'La Noche de…Tiburón', gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n.
TB2n.