telebista
Bilboko Jaiak 2015
Ortzi Acosta akrobata 'Bilboko Aste Nagusia 2015' saioan
EiTB
Gaur gauean, Xabier Mendia kale-antzerkia egiten duen Ortzi Acosta akrobatarekin egongo da, eta Alaitz Mendoza, berriz, herri-kiroletan murgilduko da Areatzan.
Ostiralean, abuztuak 28, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotzia izango dute gonbidatu. Jaien balorazio orokorra egingo du Urtasunek, eta aurten jaietako programan sartu dituzten berrikuntzen inguruan hitz egingo du.
Ondoren, Amaia Artetxe Gazteako lankidea izango dute solaskide. Uda honetan Gaztea irratian indartsu dabiltzan kantuen errepasoa egingo du, eta, bide batez, dantza ere egingo dute aurkezleek berarekin.
Erreportajeei dagokienez, Xabier Mendia kale-antzerkia egiten duen Ortzi Acosta akrobatarekin egongo da, eta Alaitz Mendoza, berriz, herri-kiroletan murgilduko da Areatzan.
Ostiraleko suak Italiako Parente etxeak botako ditu. Aurten, bigarren postua lortu dute Donostiako lehiaketan.
'Bilboko Aste Nagusia 2015' berezia ostiral honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.