Itxi

telebista

Dokumentala

Orioko arraun elkartearen 50 urteak, gaur gauean, 'Tribu horia'n

EITB

Oriotarren testigantzak jasoko ditu dokumentalak, herriarentzat arraun taldeak duen garrantzia azaltzeko.

0:14

Gaur gauean ETB1ek eskainiko duen Tribu horia dokumentalak Orioko arraun elkartea sortu zenetik pasatu diren 50 urteen errepasoa egingo du. Mende erdia igaro da ofizialki arraun elkartea eratu zenetik, baina Orio itsasora begira bizi izan den herria izaki, oso nortasun berezia eraiki du urteetan zehar. Herrian arraunagatik sentitzen den zirrara eta grina gehituz gero, parekorik ez duen herria eta arraun taldea topatuko ditugu, estropadaz estropada bere taldea lagundu eta babestu duen herria. Hala ere, guztien artean, bi dira taldearen historian eta jarraitzaileen memorian finkatuta geratu diren garaipenak: 1946an Santanderren irabazitakoa, bata, eta 1970ean Kontxan eskuratutakoa, bestea.

Gaur egun, 200 bat kirolari dabiltza teknifikazio zentro berrian entrenatzen, eta nahiz eta gizonezkoen taldea ezagunena izan, emakumezkoen arraunak ere jarraitzaile ugari ditu.

Etengabeko ubera leloarekin ari dira ospatzen Orioko 5.000 biztanleek herriko arraun taldearen mende erdia. Eta ezin hobeto aukeratutako leloa da, arraun elkarte honek itsasoan baino historian utzi duelako inoiz desagertuko ez den bidea.

Bide horren zertzeladak emango ditu ETB1en eskainiko duen dokumentalak, eta historia hori oriotarrek kontatuko dute. Protagonistek eurek kontatuko dute zer den arrauna Orion, eta zer den Orio arraunarentzat.

Tribu horia dokumentala gaur izango da ikusgai, 22:25etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista