Itxi

telebista

'Tú al Norte y Yo al Sur'

Andaluziarrak irrintzika eta euskaldunak Granadan, gaur gauean, ETB2n

eitb.eus

EiTB

Rafael Amargo dantzariak eta Pili Manterola sukaldariak hartuko dute parte 'Tú al Norte y Yo al Sur' programan, gaur gauean, 22:30ean, ETB2n.

Gaur gauean eskainiko den saioan, Euskal Herriko lehiakideek Granadara egingo dute bidaia, Natalia Roig anfitrioiarekin batera. Andaluziako hiri horretan pertsona ospetsu baten bisita izango dute: Rafael Amargo izango da eurekin, eguneko erronka aurkezteko. Euskaldunak Granadan dauden bitartean, andaluziarrak Bilbora helduko dira, Gorka Aguinagalderen konpainian. Bizkaiko hiriburuan, Guggenheim Museoaren parean, euskal dantzen ikastaroa izango dute, eta irrintziak botatzen saiatuko dira.

Arratsaldean, andaluziarrak Getariara itzuliko dira, txakolina dastatzera. Mahats-bilketa nola egiten den ikasi beharko dute, eta dastaketan murgilduko dira, txakolina eta beste ardo batzuk bereizten saiatzeko. Euskaldunak, berriz, Ardales herriko beste jaki bat dastatuko dute: almendrez eginiko gailetak. Horrez gain, hegaluzea poteatzen ikasiko dute, Pili Manterola sukaldariaren laguntzarekin.

Horrez gain, Mariak Getarian eta Maialenek Ardalesen herritarrak konbentzitu beharko dituzte euren taldekideekin elkartu ahal izateko. Horretarako, hegaluzea poteatzen ikasi beharko du Mariak, eta Maialenek, berriz, Ardaleseko etxeak zuritu beharko ditu. Probak gaindituz gero, euren taldeetara itzuliko dira biak, eguna bukatutakoan, lehiaketan jarraitze aldera.

Reyes Pradosek aurkezten du 'Tú al norte y yo al sur', astelehenetan, 22:30ean, ETB eta Canal Sur telebistetan.

> telebistetan.