telebista
22:15ean
'Un funeral de muerte' komedia, gauean, ETB2n
I.A. | EITB.EUS
Aitaren hileta, hilobira eramandako sekretu ilunak... Un funeral de muerte (Death at a Funeral) komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.
Un funeral de muerte (Death at a Funeral) komedia beltza eskainiko du gaur Euskal Telebistaren bigarren kateak. Hauek dira Frank Ozek (Yoda, Star Wars sagan) zuzendutako lan honen aktoreetako batzuk: Matthew Macfadyen, Rupert Graves, Alan Tudyk eta Peter Dinklage (Game of Thrones sagako Tyrion).
Ingalaterrako familia bateko kideak bildu egingo dira patriarkaren hileta prestatzeko. Tentsioak gora egingo du semeen arteko aspaldiko liskarrak azaleratzen direnean, eta egoerak okerrera egingo du inork ezagutzen ez duen gizonezko batek hildakoak sekretu ilun bat zuela jakitera eman ondoren. Orduan, neurri zorrotzak hartuko ditu familiak hileta hondamendi ez bihurtzeko.
Ez ezazu galdu Un funeral de muerte komedia, gaur, 22:15ean, ETB2n.