Itxi

telebista

Zinema

'Diamante de Sangre' pelikula, arratsaldean, ETB2n

Pelikulak, gerra gunetan, esklabotza erregimenak direla medio lortutako diamanteak ditu hizpide. Bost Oscar Sarietarako hautagai izandakoa.

Euskal Telebistako bigarren kateak Diamante de Sangre pelikula emitituko du gaur. Filmak guda guneetako gatazka armatuak finantzatzeko saltzen diren harribitxiei buruz hitz egiten du. Hainbat sariren hautagaia izan zen, horien artean, bost Oscar.

Gerra zibil latz batean murgildurik dago Sierra Leona, 1999an. Harribitxien salmentan aditua den kontrabandista batek (Leonardo DiCaprio), diamante handi bat topatu duen matxinatuen esklabo (Djimon Hounsou) bat ezagutuko du.

Bestalde, Maddy Brown (Jennifer Connelly) kazetari estatubatuarrak herrialdera heldu da diamanteen legez kanpoko komertzioari buruzko erreportaje bat egiteko. Helburu desberdinekin, bidai zail bati ekingo diote hirurok matxinatuen lurraldeetatik.

Diamante de Sangre gaur emitituko da, 16:10ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista