telebista
00:15etik aurrera
Welter pisuko munduko txapelketa 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Kell Brook - Frankie Gavin borrokaldia eskainiko du saioak, eta ondoren, boxeolari gazteak ezagutuko ditu.
Ostiral honetako 'Boxeo Izarrak' saioak Kell Brook eta Frankie Gavin borrokalarien arteko welter pisuko munduko txapelketa eskainiko du. Kell Brookek orain arteko 34 borrokaldiak irabazi ditu eta bitan izan da munduko txapeldun. Frankie Gavinek 22 neurketa irabazi ditu eta bakarra galdu du, eta afizionatu mailan, munduko txapeldun izan zen lehen britainiarra da. 2007an lortu zuen urrezko domina.
Ondoren, boxeolari gazteak ezagutuko ditu saioak. Esate baterako, Junior Younan, Brooklyneko mutila. 19 urte besterik ez ditu eta egindako 6 neurketetan nagusitu da. Gertutik jarraitu beharreko beste gazte bat Dmitry Bivol errusiarra da. Azkenik, Juan Diaz eta Gerardo Roblesen arteko norgehiagoka ikusi ahal izango da. Orain urte batzuk, Juan Diaz zortzi aldiz izan zen munduko tituluaren jabe.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da, 00:15etik aurrera, ETB1en.