Itxi

telebista

23:40ean

'Aquí Se Fabrica' saio berria, gaurtik aurrera, ETB2n

A.E.

EiTB

Gure inguruan ditugun gauzen fabrikazio prozesua azalduko du tarte  berriak.

'Aquí Se Fabrica' saioa izango dugu ikusgai gaurtik aurrera ETB2n. Gure inguruan ditugun gauzen fabrikazioa prozesua azalduko du saioak.

Zein da egunero erabiltzen ditugun gaien fabrikazioaren sekretua? 'Aquí Se Fabrica' saioan eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten produktuen ekoizpena ezagutuko dugu, baita hain ez ohikoak ez diren gaienak ere.

Erreportariek (Bidane Galicia, Rebeca Gimeno eta Alex Pascual) enpresetan sartu eta modu dinamikoan kontatuko dute ekoizpen prozesu osoa, ideia ernetzen den unetik merkaturatu arte.

Lehen saioa

Txakolina dastatu eta gozatzen dugu, baina, ba al dakigu zein den mahatsa batu eta ia ia ardoa kontsumitu arteko prozesu osoa? Nola uztartu, berritu, ikertu eta tradizioari eutsi? 'Aquí Se Fabricak' azalduko du hori guztia lehen saioan.

Ura izango dute hizpide ondoren. Bertan fabrikatzen da eta bertan lortzen da mendi eta urtegietan biltzen den ura, iturritik edaten dugun ur goxo hori bihur dadin. Ura bildu, iragazi eta arazteko eta Bilbo Handirako banatze prozesua jarraituko dute.

Azkenik, 'Aquí Se Fabrica' saioak zaborraren alderik 'ederrena' erakutsiko du. Europa osoan enpresa bakarrak egiten du prozesu osoa, hau da, birziklatu eta laminak eta fibra ekoiztu, eta enpresa hori Andoainen dago.

Hori guztia 'Aquí Se Fabrica' saioan dago ikusgai, 23:40ean, ETB2n.