telebista
Gabonak
"Euskal Kantuen Gaua" ETB-1 eta ETB-2n emango da aldi berean Gabon Gauean
A.E
EITB
Anjel Alkain eta koadrillarekin pasako dugu Gabon Zaharra ETB-1en eta "Vaya Semanita"ko taldearekin, berriz, ETB-2n
Euskal Telebistak lehen aldiz Gabon Gaueko “EuskalKantuen Gaua” saio berezia ETB-1 eta ETB-2n emango du aldi berean. GabonZaharrean berriz, umorea izango da ordutegi nagusiko programazioaren ardatza:“Vaya Semanita”ko lan-taldearekin ETB-2n eta Anjel Alkain eta bere taldearekinETB-1en.
“Euskal Kantuen Gaua”k hainbat esparrutako jende ezaguna jarriko dukantuan. ETBko saioa ohiko bilakatu da Gabonetan. Euskal abesti ezagunakabeslari ez direnen ahotan entzuteko aukera eskaintzen du. Aurten nobedade gisabi katetan emango da. Estitxu Fernandez eta Julio Ibarrak aurkeztuko dute galaeta dagoeneko hitza eman dute bertan parte hartzeko aktore, EITBko aurkezle etaarrazoi batengatik edo besteengatik 2008an albiste izan diren lagunak.
Batetik, Beijing-go Joko Olinpikoetan parte hartu duten euskalkirolariak izango dira: Leire Olabarria, Naroa Agirre, Maider Unda, MikelOdriozola eta Samuel Sanchez. Punta-puntako beste euskal kirolari batekinabestuko dute baita ere, Edurne Pasaban medizalearekin alegia.
Parte hartuko duten beste batzuren artean, berriz, hauek: emakumeenlehen Kontxako estropadan izan diren ordezkari batzuk; euskal sukaldarigazteak, Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak eta Bittor Arginzoniz eta bertsolarisaga ezagunak: Arzallustarra batetik, Jesus aita, Amets semea, IparraldekoBertsulari Txapelketako irabazle izendatua orain gutxi eta Maialen alaba.Bestetik, Amurizatarrak, Xabier aita eta Miren alaba.
Umorea Gabon Gauean
ETBk umorez esango dio aurten ere agur urteari. ETB-2n, Gabon Zaharrekosaio berezia “Vaya Semanita”koen ardura izango da. Musika ekitaldiak etaesketxak entzun eta ikusi ahal izango ditugu. ETB-1en, Anjel Alkain etakoadrilak, prestatuko dute saioa.
Euskal Telebista gabonetarako atontzen ari denprogramazio berezian, halaber, zine estrainaldiak, “Mihiluze”ko saio bereziakumeekin, “Date El Bote” ordutegi nagusian lehiakide famatuekin eta KepaJunkeraren musikal berezia izango dira. Ez dira faltako ezta ere, Olentzero etaErrege Magoen emankizunak.

