Itxi

telebista

22:30ean

'La que se amotina' atal berria, gaur, 'Vaya Semanita' saioan

EITB

Esketx eta egoera dibertigarri berriak, egun-eguneko gai politiko eta sozialen gaineko parodia egiteko.

  • Valentino Rossi 'Vaya Semanita'n

    Valentino Rossi 'Vaya Semanita'n

Gaur gauean, La que se amonita izeneko atala eskainiko du 'Vaya Semanita' saioak, eta istorio eta pertsonaia dibertigarri berriak erabiliko ditu egun-eguneko gai politiko eta sozialen inguruko parodia egiteko.

Hasteko, bidegorrietan korrikalari eta oinezkoen presentzia murrizteko asmoarekin, osteguneko saioak proposamen berria egingo du: Bide-Rossia. Bide berezi honetan, Valentino Rossik ostikoak emango dizkie bertan egon behar ez dutenei, kanpora botatzeko. Horrez gain, hainbat esklusiba eskainiko ditu saioak: batetik, Rajoyk Pablo Iglesias eta Albert Rivera politikariekin izan zuen bileraren irudi sekretuak erakutsiko ditu, eta, bestetik, Derioko zortzi autobusak nork erre zituen argituko du.

Eusko Jaurlaritzak, gainera, asko baloratuko duen konpetentzia baten transferentzia jasoko du: ustelkeriaren transferentzia, hain zuzen. Amaitzeko, Megaoperada izeneko pertsonaiak Pujolen semeetako batekin maitasun harremana izan zuela aitortuko du, baina haren diruarekin harreman sutsuagoa izan zuen.

'Vaya Semanita' ostegunero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

/p>