Itxi

telebista

12:00etan, ETB2n

Gorka Maneirori elkarrizketa, gaur goizean, 'En Jake' saioan

EITB

UPyDko bozeramaileak egun-eguneko gaien inguruko hausnarketa egingo du.

Gaur goizean, Gorka Maneiro UPyD alderdiak Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea izango dute gonbidatu Xabier Lapitzen 'En Jake' saioan, egun-eguneko gai politikoen gaineko hausnarketa egiteko. Horrez gain, Tonia Etxarri, Martxelo Otamendi, Andoni Unzalu eta Josune Gorospe kolaboratzaileak mahai-inguruan bilduko dira, eta eguneko albiste nabarmenenei buruzko debatean parte hartuko dute.

'En Jake', astelehenetik ostiralera , 12:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista