Itxi

telebista

22:30ean

'Lo que el día debe a la noche'ren estreinaldia, gaur gauean, 'LND'n

EITB

Saioak, gainera, Monica Bellucci aktorea izango du protagonista, eta Indiana Jones pelikula aurretik estreinatutako filmen kopia bat izan zela argituko du.

Lo que el día debe a la noche filma estreinatuko du 'La Noche de...' saioak gaur, Yashima Khadra idazlearen izen bereko eleberri arrakastatsuan oinarritutako istorio hunkigarria. Aktore zerrenda bikaina du pelikula frantziarrak, Vincent Perez eta Annne Parillaud protagonistak tartean. Felix Linaresek horren inguruko bitxikeria eta datu guztiak emango ditu filma eskaini aurretik.

'La Noche de...', gainera, Monica Bellucciren gustu pertsonaletan barrena murgilduko da Le gusta/No le gusta atal berrian. Halaber, Hollywoodeko hainbat ekoizpen aurreko lanen kopiak besterik ez direla azalduko du Tu escena... me suena tarte dibertigarrian. Indiana Jones film ospetsua dugu horietako bat.

Historiaurreko garaia Euskadin nolakoa izan zen erakutsiko dute azkenean, La historia según Hollywood atalean. Nola bizi ziren antzinako euskaldunak kobazuloetan? Zein motatako dinosauroak bizi ziren gure lurraldean?

'La Noche de... Lo que el día debe a la noche' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista