Itxi

telebista

Musika

'Oholtzan: Iruñea Kantuan' jaialdia, gaur gauean, ETB1en

A.E

EiTB

Jaione Olazabal, Laura Latienda, Maite Itoiz eta John Kelly (Elfenhtal), Bankako Menditarrak eta Iparraldeko Izarrak igoko dira oholtzara, besteak beste.

0:19

Iruñea Kantuan jaialdia eskainiko du ETB1ek gaur gauean, Zuriñe Hidalgok eta Xabier Euzkitzek aurkeztuta. Euskal abesti ezagunak entzuteko aukera izango da urriaren 10ean Iruñeko Baluarten izan zen jaialdian.

Azken bi urteotan ospatutako emanaldietan bezalaxe, oraingoan ere euskal musikari eta abeslari ospetsuek hartuko dute parte, Xabier Euzkitze eta Zuriñe Hidalgo aurkezleekin batera. Besteak beste, honako hauek aritu dira kantari: Juantxo Zeberio (pianoa), Txema Garces (moldatzaile eta baxua), Hasier Oleaga (perkusioa), Francisco Herrero (biolina), Joxerra Mitxelena (gitarra) eta Iñaki Dieguez (moldatzailea eta akordeoia); Jaione Olazabal, Laura Latienda, Maite Itoiz y John Kelly (Elfenhtal), Bankako Menditarrak eta Iparraldeko Izarrak taldea. Halaber, Mendigoiti ikastetxeko ikasleak, Leitza eta Doneztebeko dantzariak, eta Paz de Ziganda abesbatza ere igoko dira oholtzara.

Iruñea Kantuan 22:00etan eskainiko da ETB1en, gaur gauean.