Itxi

telebista

Audientzia

'Tu al Norte y Yo al Sur', saiorik ikusiena ordutegi nagusian

EiTB

Realityaren finalaurrekoak % 12,7ko audientzia-zatia eta 327.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.

'Tu al norte y yo al sur' realityaren finalaurrekoa saiorik ikusiena izan zen asteleheneko ordutegi nagusian. Reyes Pradosek aurkezten duen tarteak 327.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

Lehiakideek hainbat erronka dibertigarri egin behar izan zituzten: andaluziarrak Mikel Goñirekin pilotan aritu ziren, eta euskaldunek, berriz, flamenkoa dantzatu zuten Utreran. Asteleheneko atalak % 12,7ko audientzia-zatia lortu zuen, eta, batez beste, 122.000 ikus-entzule izan zituen.

"Euskaldunik andaluziarrena eta andaluziarrik euskaldunena" topatzeko bidearen amaieran dago Reyes Pradosek aurkezten duen realitya. Aste honetako kanporaketak izan ondoren, hiru lehiakide euskaldunek eta hiru andaluziarrek jokatuko dute datorren asteleheneko final handia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista