Itxi

prentsa oharrak

Larunbatean

"EH: Bide Batez" saioak Matxitxakoko itsasaldea zeharkatuko du

A.A.

EITB

Kostaldearen zati honetan euskal itsasertzeko paisaiarik ikusgarrienak aurkitu daitezke.

Matxitxakoko kostaldean barrena osatuko du aste honetako ibilbidea "Euskal Herria: Bide Batez" saioak, Bakion hasi eta Elantxoberaino. Bidean, Gaztelugatxe, Bizkaiko txokorik sakratuena; Eneperi, jatetxea ez ezik, baserriko ohituren eta eskualdeko lanbide zaharren erakuslekua ere badena; Aketxe harkaitz ikusgarria; Matxitxako lurmuturra; Bermeoko hainbat paraje eta Izaro, Kantauriko uharterik handiena, bisitatuko dituzte.

Matxitxako lurmuturra Euskal Herriaren branka da, gure lurraldearen mutur irtenena. Kostaldearen zati honetan euskal itsasertzeko paisaiarik ikusgarrienak aurkitu daitezke: uharte bakartiak, Kantauri itsasoko labarrik malkartsuenak, orekari mirariz eusten dioten haitzak... Hondartza ukitu gabeak eta senaia hutsak. Hari mehe batez lurrari lotutako penintsulak…

"Euskal Herria: Bide Batez" gaueko bederatzietan dago ikusgai ETB-1en.