Itxi

telebista

Zinea

'El secreto de Anthony Zimmer' eta 'Solo ellos', arratsaldean, ETB2n

Lehenengo pelikula, thriller erromantiko frantziar bat da eta bigarrena, Simon Carrek idatzitako 'The Boys Are Back In Town' liburuan oinarritutako pelikula, Clive Owen aktorearekin rol nagusian.

Euskal Telebistako bigarren kateak El secreto de Anthony Zimmer eta Solo ellos pelikulak emitituko ditu gaur -larunbata-, arratsaldeko zine saioan.

Jérome Sallek idatzitako eta zuzendutako thriller erromantiko frantziarra 16:20ean izango da ikusgai. Rol protagonistetan Sophie Marceau, Yvan Attal eta Sami Frey aktore frantsesak.

Anthony Zimmer mundo osoko polizia guztien jomugan dagoen maula-egile trebe bat da, baina ez du inork bere itxura ezagutzen. Hala ere,  harrapatu nahi dutenen artean, badago norbait abantailarekin jokatzen duena, Akerman (Sami Frey) poliziak. Berak badaki Zimmerrek dena arriskatuko duela Chiara (Sophie Marceau) berriz ikusi ahal izateko. Baina Chiara jakitun da poliziak jarraitu egingo diola Zimmer arrapatzeko helburuarekin eta horregatik, ezezagun bati (Yvan Attal) hurreratu egingo da polizia nahasteko asmoz.

Bestalde, 17:50ean, Simon Carrek idatzitako The Boys Are Back In Town liburuan oinarritutako pelikula daukagu, Clive Owen aktorearekin rol nagusian.

Joe Warr (Clive Owen), Australian bizi den kirol kazetari britainiarrak, bere bigarren emaztearekin izandako sei urteko semearen heziketa hartu behar du bere gain, emazteak minbizi batek jota hil egiten denean. Harry (George MacKay), bere lehenengo emaztearekin izandako semea Australiara joaten denean berarekin denboraldi bat pasatzeko, egoera are gehiago zailtzen da. Mutilez osatutako familia bat aurrera ateratzeko gai izan beharko da Joek.

 

Ez galdu El secreto de Anthony Zimmer, 16:20ean, eta, Solo ellos pelikula, 17:50ean, ETB2n.