Itxi

telebista

22:30

Lehia bizia eta borrokarako prest, gaur gauean, 'El Conquis'en

Patxi Salinas berdeen kapitaina eta Igor aurrez aurre lehiatuko dira erronkan, eta ez dira tentsio-uneak faltako.

'El Conquistador del Amazonas' saioak mugaraino eramango ditu lehian dauden hiru taldeetako kideak, orain arteko ediziorik gogorrenean. Anakondak gerrarako prest daude, zalantzan baitago Amazonas ibaiaren ura edateko ona den edo ez. Bestalde, ia bizirik jan dituzte eltxoek Jaguarrak, kanpamendu txiroan baitaude; Pirañak, berriz, ez dira zoriontsu kanpamendu aberatsean, eta Igor taldeko ardi galdutzat dute. Peio Ruiz Cabestanyren neska-mutilek putxu batean geratutako ura edan zuten, eta arduragabekeria hori ordaintzen ari dira: sukarra dute, eta, gainera, sabelekoak jota daude.

Gaurko Inmunitate Jokoa klasiko bat da: Kolonbiako oihanean jausita aurkitu duten zuhaitz erraldoi bat moztu beharko dute aizkoraz, eta balantza batean jarri beharko dute, taldekide baten pisu bera duen enbor zatia, hain zuzen.  Horrez gain, Patxi Salinas berdeen kapitaina etaIgor lehiakidea aurrez aurre lehiatuko dira erronkan, eta ez dira tentsio-uneak faltako.

Kolonbiako Amazonasen, oihan tropikaleko uholde-euriteek kalte handia egingo diete lehiakideei, batez ete kanpamendu txiroko biztanleei.

Hori guztia eta askoz gehiago, gaur, 22:30ak aldera, ETB2n eta eitb.eus-en. Ezin duzu galdu!