telebista
22:30ean
Juanma Lopez Iturriaga, gaur, 'Todos los Apellidos Vascos' saioan
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako agirietan miatzeaz gain, Haron, Errioxan, ere izango dira bere iragana ikertzeko.
Juanma Lopez Iturriaga saskibaloi jokalari ohiaren familiaren historia aztertuko du, gaur, "Todos los Apellidos Vascos" Olga Zabalgogeaskoak aurkezten duen saioak. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako agirietan miatzeaz gain, Haron, Errioxan, ere izango dira bere iragana ikertzeko.
Juanma ez da kokilduko berak osatu duen familiaz eta bere arbasoez hitz egiterako orduan. Gogoan ditu bere gurasoak eta Pablo anaia izandakoak. Hirurak daude hilda.
Baina bada Juanmaren familiaren historian berak ezagutzen ez duen gertakaririk, eta benetan latzak dira. Hildakoren bat izan zuen pasarte iraultzaile anarkista baten berri izango du, baita epaiketa sumarisimo baten berri ere. Francoren erregimenak ogibidea kendu zion bere aitonari, mugimenduarekiko borondate txarra izateagatik.
Gainera, ilea ateratzeko erremedio famatu baten asmatzailea eta Gipuzkoako kirolaren mito bat familiakoak dituela jakingo du. Gaur gauean argituko dute nortzuk diren, "Todos los Apellidos Vascos" saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus.en.
a eitb.eus.en.