TD Systems Baskoniak 96-92ko emaitzarekin irabazi dio Movistar Estudiantesi Endesa Ligako 31. jardunaldiko partida. Rokas Giedraitsisek 34 puntu sartu ditu, eta erabakigarria izan da.
Acunsa GBC taldeak 79-90eko emaitzarekin lortu du garaipena San Pablo Burgosen aurka jokatu duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidan. Jaitsiera postuetan jarraitzen du, baina salbaziotik gertuago.
Marcelo Nicola Acunsa GBC taldeko entrenatzaileak, Gipuzkoa Basketek Burgosen aurka asteazkenean jokatuko duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Covid-19 koronabirus kasuak antzeman dituzte Fuenlabradako jokalarien artean, eta neurketa atzeratzea erabaki du ACBk, datozen egunetan zehaztuko duelarik neurketaren data berria.
Ostegun honetan gaueko 21:30etatik aurrera RETAbet Bilbao Basketek Unicaja Malaga hartuko du etxean. Hil ala biziko partida Ondrej Balvinek adierazi duen bezala.
UCAM Murtziak 92-87 irabazi dio TD Systems Baskoniari luzapenean. Hala Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldeak Euroligako kanporaketarekin hasi zen aste txarra osatu du.
Coosur Real Betisek (68-91) Acunsa GBC jipoitu du larunbat honetan, Endesa Ligako 30. jardunaldian, mailari eusteko berebiziko garrantzia zeukan lehian.
Dusko Ivanovic TD Systems Baskoniako entrenatzaileak, Arabako taldeak ostegunean Valentziaren aurka jokatu beharreko Euroligako partidaz hitz egin du. Play-offetarako txartela izango dute jokoan.
Lointek Gernika titulua lortzeko finalerdietan sartu da, bere ibilbidean lehen aldiz. Estudiantesen aurka etxeko lanak egin eta gero, Perfumerias Avenida indartsua izango du aurkari final-aurrekoetan.
Rokas Giedraitis hegaleko lituaniarraren ekarpena oinarritzat hartuta, TD Systems Baskoniak irabazi egin du Andorrako Printzerrian BC MoraBancen aurka (68-82).
Arabako taldeak porrota jaso du Euroligako 33. jardunaldian 101-109ko emaitzarekin talde turkiarraren aurka eta azken jardunaldian jokoan izango du play-offetan sartzeko txartela.
TD Systems Baskoniak Anadolu Efes izango du aurkari ostegunean Euroligako liga erregularreko azken-aurreko partidan. Achille Polonara jokalariak partida horri buruz hitz egin du.
Ohiko ekiazio beltza zuri-gorriagatik aldatuko du larunbateko Endesa Ligako partidan, futbol taldeari animoak emateko egun berean jokatuko den Kopako finalerako.
TD Systems Baskoniak 82-97ko emaitzarekin lortu du garaipena Euroligako 32. jardunaldiko partidan. Gainera, Real Madrilen eta Zeniten porrotek mesede egin diote.
Endesa Emakumezkoen Ligak play-offen lehenengo txanda zehaztu egin du. Final-laurdenetako kanporaketa hauetan, txapelketako 8 talde onenek hartuko dute parte.
Acunsa Gipuzkoa Basketek galdu egin du Monbus Obradoiroren aurka (66-79). Donostiarrak 6 garaipenekin geratu dira; galiziarrak, berriz, 9 neurketa irabazi dituzte jada.