Itxi

telebista

22:15ean

'InautHerriak' saio berezia, gaur gauean, ETB1en

Reyes Pradosek aurkeztuko duen saioak Euskal Herriko herri txikietako inauteriak ezagutaraziko ditu.

2:01

Herri txikietako inauteriei buruzko saio berezia ikusi ahal izango da gaur gauean ETB1en. Reyes Pradosek aurkeztuko duen 'InautHerriak' programak Euskal Herriko herri txikietako inauteriak ezagutaraziko ditu: Iturengo eta Zubietako joaldunak, Zuberoako Zalgize-Doneztebeko maskarada, Arabako Asparrengo festa, Mundakako aratusteak eta Tolosako inauteriak. Euskal Herriko bazter horietan guztietan egon da saioa, eta bertatik bertara ezagutu ditu herri bakoitzeko inauterien protagonistak.

Pradosentzat egoera berezia izan da, bera andaluziarra delako eta Euskal Herriko herri txikietako inauteriak lehen aldiz ezagutu dituelako. Umorea, ordea, hizkuntza unibertsala denez, tokian tokiko inauterietan ezin hobeto barneratu da aurkezlea, eta hainbat mozorro jantzi ditu. Esate baterako, Iturenen eta Zubietan joalduna izan da; Zalgizeko maskaradan, zamaltzaina; Mundakako aratusteetan, lamia; eta Arabako Asparrenan, borraduna. Tolosako inauterietako dianara, berriz, pijama jantzita joan da.

'InautHerriak' saioa gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en.