Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador', audientzia buru berriz ere

A.H. | EITB

Realityak %17,1eko audientzia zatia eta 321.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioa audientzia buru izan zen berriz ere asteleheneko ordutegi nagusian, estreinaldi eguneko datu bikaina errepikatuz: %17,1eko kuota. Amazonia oihaneko biziraupen baldintza latzek eta proben zailtasunak ikusmin handi sortu dute euskal ikus-entzuleen artean. Aste honetan, 321.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Atzokoan, Ainhoa kanporatu zuten eta Aitziberrek jokoa utzi zuen. Ondorioz, Jaguarren taldea desagertzeko zorian dago. Geratzen diren hiru lehiakideak, Leku, Txapela eta Artzai, arerioen eta programako zuzendaritzak erabaki lezakeenaren menpe daude. Euren egoeraz eta etorkizunaz mintzatuko da Patxi Alonso asteazkeneko debatean.

'Teleberri'ren bi edizioak, audientzia buru

Astelehenean, gainera, 'Teleberri' albistegiaren bi edizioak audientzia buru izan ziren, bakoitza %18,4ko kuotarekin. Africa Baetak gidatutako eguerdiko saioak 193.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan, eta Amaia Urkiak gauean aurkeztutakoak, berriz, 333.000.

3.000.