prentsa oharrak
Telebista eskaintza osatuagoa
ETB-3k haur eta gazte ezaugarriak indartuko ditu
A.E.
EITB
Gaurtik aurrera, egunero 21:30ak arte marrazki bizidunak emango ditu, eta ondoren "EITB Kultura" eta Gaztearekin zerikusia duten edukiak eskainiko dira.
Haur eta gazteek ETB-3n telebista eskaintza osatuagoa eta neurrira egindakoa aurkituko dute gaurtik aurrera (martxoak 29). ETBko hirugarren kateak edukiak berrantolatuko ditu euskarazko gazte eta haurrentzako kate bilakatzeko batez ere. Kateak haur programazioa indartuko du. Asmoa ETB-3 EITB Komunikazio taldeko kate nagusi bilakatzea da, haur eta gazteentzako edukiei dagokionez.
Ondorioz, ETB-3n, martxoaren 29tik aurrera, marrazki bizidun tarte zabala izango da goizeko 07:00etan hasi eta 21:30ak arte. Ordu tarte horretan gaztetxoenen saiorik kuttunenak izango dira ikusgai: "Avatar", "Blue Dragon", "Hartz Txiki", "Hirukiak" eta "Popeye", esate baterako.Horrez gainera "Betizu"ren baitan "Doraemon", "Mamu Harrpariak", "Autobus Majikoa", "Gaget Inspektorea" eta "Niloko Printzesa" ere eskainiko dituzte.
Gaueko 21:30etatik aurrera musika eta kulturak izango du lekua ETB-3n. "EITB Kultura Gaua", "Hitzetik Hortzera" eta "Kalifornia" saioak izango dira ikusgai, besteak beste. Halaber, "Teknopolis" eta "NickdutNik" ere asteazkenero emango dira, zientzia eta teknologiarik aurreratuenak etxera hurbiltzeko asmoz. "Burp!"ek ostiral gauetan keinu zirikatzailea egingo die ikus-entzuleei eta kirol alternatiboa "Mara Mara", "KTX", "Motor Sport" eta "4. Denbora"n izango dira.
Ez dituzte ahaztuko, ezta ere, "Ipupomamua", "Sut&' || 'amp;Blai", "Haratago" eta "Munduan Gaur". Eta, jakina, musika zuzenean izango da orain arte bezala "Gaztea Live", "ETB-3ren Eskutik" eta "La Jungla Sonoran Galdu Naiz" saioekin.
2008ko urriaren 10ean jarri zen abian ETB-3, Betizu, Gaztea eta EITB Kultura markak indartu asmoz. Programazio aldaketa hau bilakera natural bat da, euskarazko programazio eskaintza kate generalistekin iritsi ezin daitekeen lekuetara heltzeko.

