Itxi

telebista

22:30ean

Javier Clementeren 'Todos los apellidos vascos', gaur, ETB2n

A.H. | EITB

Programak futbol entrenatzailearen arbaso eta istorio familiarretan barrena murgilduko da.

Bere jatorriari buruz galdetzen zaionean, Javier Clementek probetxuzko bizkaitarra dela adieraziko du, baina bere historia familiarra ikertu ondoren, 'Todos los apellidos vascos' saioko taldeak sorpresaren bat emango dio futbolari ohiari.

Programak industrializazioaren garaira salto egingo du, eta Penintsulako puntu desberdinetatik Bizkaira lan egitera heldutako etorkinetan erreparatuko du. Clementeren zuhaitz genealogikoaren bitartez, 'Todos los apellidos vascos' saioak Euskadiko herri asko bisitatuko ditu, entrenatzailearen historia Gipuzkoatik ere pasatzen dela demostratuz. Horrez gain, programak dirutza alferrik galdu zuen arbaso batekin topo egingo du.

Bestalde, Olga Zabalgogeaskoak Javier Clementeren alde ezezagun bat erakutsiko du; alegia, alde pertsonalena, samurrena eta familiarrena.

'Todos Los Apellidos Vascos' gaur emitituko da, 22:30etik aurrera, ETB2n.

n.