Itxi

prentsa oharrak

Jo Frost-ekin berriro ere

"Supernanny"ren teknika eraginkorrak astelehenetik aurrera ETB-1en

A.H.

EITB

Jo Frost haurtzainak ume managaitzen aurrean nola jokatu ez dakiten familiak lagunduko ditu, gauero "Gaur Egun"aren ondoren.

Euskal Telebistako ikusentzuleek Jos Frost&' || 'nbsp; Supernanny-aren arazoak konpontzeko eta lan eguteko modua ikusteko aukera izango dute astelehen honetatik aurrera. Mary Poppins moderno honek umeen jarrera basatiak transformatzeko ahalmena dauka eta gauero kasu ezberdin baten aurrean jarriko da, bai haurren jarrera arazoak zein gurasoen errekzionatzeko moduak aztertzen.

Langile mirarigarria deitu izan dute Jo Frost supernanny-a bere laguntza jaso duten guraso amerikar eta britaniar askok. Izan ere, aurreneko behaketa sakon baten ondoren eta familiaren bizimodua aztertuz, Jo Frost-ek benetan funtzionatzen duten metodoak erabiltzen ditu.

Astero beraz, Jo Frost Supernanny -a familia ezberdin baten erreskatera abiatuko da, jarrera desegokiei amaiera jarriz, aitak eta amak guraso teknika oso egokiez hornituz eta haur managaitz eta kaotikoak lasaitzen.


"Supernanny" astelehen honetan 21:00etatik aurrera ETB-1en.