Itxi

telebista

16:20etatik aurrera

'La mirada del amor' eta 'Sparkhouse', arratsaldean, ETB2n

Arie Posinek zuzentzen du lehenengoa, eta Annette Bening, Ed Harris eta Robin Williams ditu protagonista. Sparkhouse, ostera, Robin Shepperden minisail bat da.

La mirada del amor (The Face of Love) pelikula eskainiko du gaur Euskal Telebistako bigarren kateak. Komedia erromantiko hau Arie Posinek zuzendu du, eta Annette Bening, Ed Harris eta Robin Williams ditu protagonista.

Filmak duela bost urte gizona galdu zuen Nikki emakume alargunaren istorioa kontatzen du. Gutxien esperotako unean, bidean ezezagun batekin gurutzatuko da, eta honek bere bizitza erabat aldatuko du bere senarrarekin duen antz handia dela eta.

La mirada del amor gaur izango da ikusgai, 16:20ean ETB2n.

Cine aventura: Sparkhouse

Errenkadan, 17:50ean, ETB2k Sparkhouse minisaila eskainiko du, drama erromantiko hau Robin Shepperdek zuzentzen du, eta Sarah Smart, Joe McFadden eta Alun Armstrong ditu protagonista.

BBCk ekoiztutako Emily Brontëren Cumbres borrascosas nobelaren egokitzapena da. Euren arteko maitasunagatik borrokatzen dabiltzan bi gazteren istorioa kontatzen duena.