telebista
00:05ean
Golovkin, pisu ertaineko boxeolaririk onena, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, aurreko asteburuko euskal boxeolarien neurketen laburpenak eskainiko dituzte.
Gennady Golovkinek asteburu honetan boxeatuko du berriro. Hori dela eta, bere azken borrokaldietariko bat gogoratuko du gaurko 'Boxeo Izarrak' saioak, hain zuzen ere, Willie Monroeren aurka egindakoa. Golovkinek orain arteko borrokaldi guztiak irabazi ditu, eta bere zenbakiak harrigarriak dira: 34 garaipenetatik, 31 k.o. bidez izan dira. Pisu ertaineko boxeolarien historian inork ez du hain k.o portzentai handirik lortu.
Ondoren, euskal boxeolarien txanda izango da. Aurreko larunbatean, Bilbon eta Gasteizen izan ziren saioak eta han egindako neurketen laburpenak eskainiko ditu saioak. Andoni Gagoren Nazioarteko Txapelketaz gain, Ibon Larrinaga, Jon Fernandez, Natxo Mendoza eta beste batzuek egindako borrokaldiak.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:05etik aurrera ETB1en.