Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Ezusteko bilera eta behin betiko izendapenak, 'El Conquistador' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Finalerako txartela merezi duen lehiakidearen izena eman beharko dute konkistatzaileek, batzar berezi batean.

Juanma kanporatu izanak eta Patxi Salinas, Naiara, Maria eta Iñigoren plantoak iraultza ekarri dute 'El Conquistador del Amazonas' saiora.

Anakondek, Erku eta Nerea kenduta, planto egin zuten, antolatzaileek erabakia zuzen zezan, baina ez zuten euren helburua lortu. Beraz, Igor, Leku, Erku eta Nerea dira abenturan jarraitzen duten lehiakideak. Programaren azken txanpan sartu dute burua, eta sorpresa itzela eramango dute gaur gauean, ezusteko bilera batean erabakiko baita lehen finalistaren izena.

Finalerako txartela merezi duen lehiakidearen izena eman beharko dute konkistatzaileek. Taktika edo justizia, zeren alde egingo dute lau lagunek izen bat emateko orduan? Finalistak, gainera, sari potoloa eskuratuko du: familiakoekin bideokonferentziaz bat egiteko aukera izango du.

'El Conquistador del Amazonas' saioa astelehenero dago ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Aste honetan, gainera, saio berezia eskainiko du Euskal Telebistak, programa utzi duten lehiakideekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea