Itxi

telebista

ETB1en

Emusik 2016 jaialdia, 21:45ean, 'Oholtzan' saioan

A.A. | EiTB

Musika Eskolen Europako Jaialdia Donostiaren kultur hiriburutzaren barruan ospatu zen iragan astean.

0:16

Donostia 2016k Musika Eskolen Europako Jaialdiaren hamabigarren edizioa hartu zuen joan den astean. Ekimenak Europako milaka musika-ikasle elkartu zituen maiatzaren 4tik 7ra bitartean. Ostiralean Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) egindako inaugurazio ekitaldia gaur izango da ikusgai ETB1en, 'Oholtzan' saioaren barruan, 21:45ean.

Jaialdia Euskal Herriko zein atzerriko 8.500 musika-ikasleren topagune izan zen. Bertan, musika eta dantza errepertorio zabala eskaini zuten, besteak beste, 'Donostiako martxa', 'Txanton piperri', Europako ereserkia eta Emusik 2016rako espresuki konposatutako 'Musikatu bizitza' abestia. Joseba Olagaraik eta Oihana Maritorenak gidatu zuten ekitaldia.

ia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista