Itxi

2016/06/05

07:57

telebista

ETB1en eta ETB2n

Garraiorako ordezko erregaiak hizpide, aste honetan, 'Teknopolis'en

EITB | A.H.

Ordezko erregaien aldeko apustua egin duten enpresa, erakunde eta norbanakoekin arituko da saioa.

  • Gasolina

    Gasolina

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Asteburu honetako 'Teknopolis' saioak garraiorako erregaiak landuko ditu, baina gasolina eta gasoleoa ez diren beste erregaiak hartuko ditu hizpide. Europar Batasunak bost aipatzen ditu ordezko erregaien artean: petrolioaren gas likidotua, gas naturala, bioerregaiak, elektrizitatea eta hidrogenoa.

Ordezko erregaien aldeko apustua egin duten enpresa, erakunde eta norbanakoak ezagutzen saiatuko da 'Teknopolis'. Gas naturala erabiltzen duen Vicuña garraio-enpresa, gaixoak artatzera auto elektrikoetan joaten diren medikuak, edo hiru erregai erretzeko autoa egokitu duen taxistak...

Ordezko erregaiek dauzkaten ezaugarri, abantaila eta balizko desabantailak argitzeko, gainera, Energiaren Euskal Erakundeko Monica Diaz eta Gloria Etxebarria arituko dira aste honetako saioan.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 13:25etik aurrera ETB1en, eta igandean, 09:35ean, ETB2n.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;