cerrar buscador

Gas naturala

1 / 13 Hurrengoa
Suediak Nord Streamen inguruko ikerketa itxi du, leherketen inguruko ezer argitu barik

Suediak Nord Streamen inguruko ikerketa itxi du, leherketen inguruko ezer argitu barik

Errusiak gasbideen aurkako sabotajearen arduradunak estaltzea egotzi dio Suediari, eta gertatutakoaren inguruan isilik mantentzea, berriz, nazioarteari. Alemaniak ez du bukatutzat eman bere ikerketa.
Nondik dator Euskadin eta munduan kontsumitzen dugun energia?

Nondik dator Euskadin eta munduan kontsumitzen dugun energia?

2022ko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun energiaren bi heren petroliotik eta gas naturaletik datoz. Orotara, mix energetikoaren % 83 dira bi iturri horiek.
2028tik aurrera ezingo da gas-galdara berririk jarri

2028tik aurrera ezingo da gas-galdara berririk jarri

Energia berriztagarriagoen alde egin nahi du Europako Batasunak eta horregatik ez du diru-laguntzarik emango 2026tik aurrera etxe berrietan gas-galdarak instalatzeko.
EAEko familiek % 33 gehiago gastatu zuten 2022an jatetxeetan, eta % 23 gehiago gasaren fakturan

EAEko familiek % 33 gehiago gastatu zuten 2022an jatetxeetan, eta % 23 gehiago gasaren fakturan

Eustaten datuen arabera, etxeko batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 7,3 gehiago. Serie historikoaren gasturik handiena da.
Sei milioi pertsona gas naturalik gabe Kolonbian, gasbide batean izandako tenperatura altuegien ondorioz

Sei milioi pertsona gas naturalik gabe Kolonbian, gasbide batean izandako tenperatura altuegien ondorioz

Sei milioi pertsona daude gas naturalik gabe Kolonbiako hego-mendebaldean, gas-hodi baten inguruan izandako tenperatura hazkundearen ondorioz. Hipotesi nagusiaren arabera, Cerro Bravo sumendiaren inguruan izandako lur azpiko sute batek eragin du tenperatura hazkundea, non 600 ºC atzeman diren. 

Gasaren prezioari ezarritako muga abendura arte luzatzea onartu du Ministroen Kontseiluak

Gasaren prezioari ezarritako muga abendura arte luzatzea onartu du Ministroen Kontseiluak

Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Europako Batzordearekin salbuespen iberiarra luzatzeko. Horren baitan, gasaren prezioa mugatu eta elektrizitatearen prezioa merkatu egiten da.
Ehunka lagunek Aralarko Parke Naturala zeharkatu nahi duen gasbidearen trazatua aldatzeko eskatu dute

Ehunka lagunek Aralarko Parke Naturala zeharkatu nahi duen gasbidearen trazatua aldatzeko eskatu dute

8 kilometroko luzera eta 14 metroko zabalera izango luke, lurrazpi karstikoan egin nahi duten gasbideak. Aralar Zaindu Dezagun plataformatik, Lekunberriko lantegiek ekoizteko beharrezko duten gasa beste bide batetik ekartzeko eskatzen dute, parke naturala ukitu gabe.

Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur

Kantauriko eskualdeek trenbide, argindar eta gas konexioak aztertuko dituzte gaur

Bileraren helburua interes komuneko gaiei buruzko ekimenak partekatzea da. EAEko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako presidenteek lurralde atlantikoen eta Europaren arteko trenbide loturak izango dituzte hizpide, besteak beste.
Gas faktura beldurgarriak, tarifa arautua ez duten bezeroentzat

Gas faktura beldurgarriak, tarifa arautua ez duten bezeroentzat

Gas faktura beldurgarriak jasotzen ari dira azken asteotan tarifa arautura aldatu ez diren kontsumitzaileak. Kasu batzuetan 900 eurora ere iritsi dira abenduan eta urtarrilean egindako kontsumoagatik. Irtenbide bakarra dago: tarifa arautua aldatzea.

 

Frantziarekin dagoen gas-fluxua jaitsi egin da Irungo konpresio-estazioa erabilgarri ez dagoelako

Frantziarekin dagoen gas-fluxua jaitsi egin da Irungo konpresio-estazioa erabilgarri ez dagoelako

Ostiral honetatik aurrera, eta konponketa-lanak amaitu arte, Pirinioetako VIParen interkonexio gaitasuna (bi noranzkoetan) 195 gigawatt-ordukoa izango da egunean, hau da, fluxu txikiagoa.
Tapia: Irungoa ez da larria, konponketa lanetan ari dira eta bermea dago nahikoa gas izango dugula Euskadin

Tapia: "Irungoa ez da larria, konponketa lanetan ari dira eta bermea dago nahikoa gas izango dugula Euskadin"

Irungo gas konpresio estazioko bi transformadorek su hartu ostean, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak esan du horrelako azpiegituretan zerbait gertatzea "beti astoratzen gaituela, baina larria ez dela eta hornidura bermatua dagoela".
Irungo gas konpresio estazioko bi transformadorek su hartu dute

Irungo gas konpresio estazioko bi transformadorek su hartu dute

Sua 16:30 aldera piztu da transformadore "handi" batean, baina ez du eraginik izan Meaka auzoko lantegiko gasean. 20:00etarako itzali dute sua.
Europako Batzordeak ohartarazi du salbuespen iberiarra ezin dela abendutik harago luzatu

Europako Batzordeak ohartarazi du "salbuespen iberiarra" ezin dela abendutik harago luzatu

Espainiako Gobernuak urtarrila hasieran iragarri zuen gasari ezarritako gehienezko prezioa 2024ko maiatzera arte luzatzeko eskatuko zuela.
Ekonomia egonezin batean egon arren, EAEko enpresetan dinamismoa ikusten du Tapiak

Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak

Parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoen harira, sailburuak esan du "berme guztiekin" jarri behar direla martxan, baina menpekotasuna jaitsi nahi bada, halakoak "bai ala bai" jarri behar direla. Horren ildoan, ekimen pribatu-publikoarekin egindako proiektuak defendatu ditu.
Ukrainako gerraren aurreko balioetara itzuli da gasaren prezioa

Ukrainako gerraren aurreko balioetara itzuli da gasaren prezioa

Gasaren prezioa merkatzen ari da, batetik, erreserbak beteta daudelako eta, bestetik, epel hasi den neguan berogailua ez delako hainbeste erabili. Dena dela, negu gordinean, eskariaren handitzearekin, berriro garestituko dela diote adituek.
Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari

Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari

Era berean, gasaren topea orduko 45 edo 50 megawatten inguruan mantentzeko eskatuko du Espainiako Gobernuak.
Zer da gasaren topea eta noiz arte egongo da indarrean?

Zer da gasaren topea eta noiz arte egongo da indarrean?

Urtarriletik aurrera, handizkako merkatuan muga hori aktibatzen den atalasea 5 euro/MWh handituz joango da.
G7k eta Australiak bat egin dute Europar Batasunak ezarritako upeleko 60 dolarreko mugarekin

G7k eta Australiak bat egin dute Europar Batasunak ezarritako upeleko 60 dolarreko mugarekin

Kremliñen diru etorriak murrizteko eta Errusiak bere gerra finantziatzeko arazoak izan ditzan bere petrolioaren prezioari topea jartzea erabaki dute Europar Batasunak, G7k eta Australiak,60 dolar upeleko. Merkatu askearen printzipioak modu arriskutsuan aldatzea leporatu die Moskuk.

Tarifa arautura aldatzea eskatu duten familia askok urtebete itxaron beharko dutela esan dute gas konpainiek

Tarifa arautura aldatzea eskatu duten familia askok urtebete itxaron beharko dutela esan dute gas konpainiek

Gasaren prezioaren gorakadak, milaka familia tarifa arautura aldatzea ekarri du. Baina, askorentzat, aldaketa ez da garaiz iritsiko. Espainiar Estatuan tarifa hori eskaintzen duten 4 konpainiek abisatu dute, eskaera zaparradaren aurrean, erabiltzaile askok urtebete ere itxaron beharko dutela.
Eskubide sozialen alde eta pobretzearen kontra, Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte milaka lagunek

Eskubide sozialen alde eta pobretzearen kontra, Hego Euskal Herriko hiriburuak hartu dituzte milaka lagunek

Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean manifestazioak izan dira Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta. Langile klasearen eta pentsiodunen pobretzea salatu dute, eta zerbitzu publikoak bermatzea eta aberastasuna banatzea eskatu.
Facuak Iberdrola salatu du Interneteko bilatzaileei tarifa arautuen webgunea ezkutatzeagatik

Facuak Iberdrola salatu du Interneteko bilatzaileei tarifa arautuen webgunea ezkutatzeagatik

Kontsumitzaileen elkartearen ustez, praktika horrek nahasmena eragin zezakeen erabiltzaileen artean, bilatzen zituzten tarifak direla sinestarazi baitie, baina "webgune horretan merkatu librekoak bakarrik agertzen ziren, garestiagoak direnak".
Urriko argindarraren faktura 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da

Urriko argindarraren faktura 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da

Besteak beste, meteorologiak lagunduta egin du behera prezioak. Izan ere, bereziki epela izan da aurreko hilabetea eta batez besteko tenperatura 24,3 °C-koa Euskal Herrian. Horrek eraginda, apenas piztu dugu berogailua.
Asteartetik aurrera gas gehiago garraiatu ahal izango du Irungo lotura-hodiak

Asteartetik aurrera gas gehiago garraiatu ahal izango du Irungo lotura-hodiak

Frantziako eta Espainiako estatuen arteko fluxua % 18 haziko da guztira, Larrauko hodia ere kontuan hartuz gero.
Bezeroek zailtasunak dituzte tarifa libretik arautura pasatzeko; ikerketa zabaldu dute

Bezeroek zailtasunak dituzte tarifa libretik arautura pasatzeko; ikerketa zabaldu dute

Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak abiatu du ikerketa; izan ere, bezeroak kexu dira, gasa merkaturatzen duten enpresek telefonoz ez dietelako arreta ematen, eta bulegoetan, aldiz, ilaran orduak eta orduak ematen dituztelako, itxaroten.

Aurtengo neguan herritar askok tximiniak erabiliko dituela eta, kedar-garbitzaileen lan karga handitu egin da

Aurtengo neguan herritar askok tximiniak erabiliko dituela eta, kedar-garbitzaileen lan karga handitu egin da

Tximinia garbitzaileak jo ta su ari dira lanean. Inoiz baino lan karga handiagoa dute aurten. Krisi energetikoa dela eta, tximinia piztea erabaki dute herritar askok. Tximinia garbitzaileek argi esan digute, mantentze-lanak ezinbestekoak direla, segurtasuna bermatzeko.  

EBk gutxieneko akordioa lortu du gasa merkatzen saiatzeko

EBk gutxieneko akordioa lortu du gasa merkatzen saiatzeko

"Mekanismo iberiarra" Europar Batasun osora zabaltzea, gasa elkarrekin erosteko sistema boluntarioa edo hidrokarburo horren prezioari muga bat jartzea dira adostutako neurrietako batzuk.
Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?

Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?

Gasaren eta energiaren prezioaren igoerarekin, asko garestitze nabarmenak pairatzen ari dira euren fakturetan. Horiei aurre egiteko, GasNatureko teknikari Iñaki Markelek azaldu digu nola aurrez dezakegun energiaren kontsumoan, galdararik efizienteenak zeintzuk diren zehaztuta, besteak beste.

Espainia, Frantzia eta Portugalek energia berdeko korridore batengatik aldatu dute MidCat proiektua

Espainia, Frantzia eta Portugalek energia berdeko korridore batengatik aldatu dute MidCat proiektua

Korridore berriak Iberiar Penintsula eta Europar Batasuneko gainerako lurraldeak lotuko ditu, hidrogeno berdea nahiz gasa garraiatzeko.
Azken egunetan gasaren kontsumoa % 32 jaitsi da eta biltegiak ia beteta daude

Azken egunetan gasaren kontsumoa % 32 jaitsi da eta biltegiak ia beteta daude

Gasaren kontsumoak % 32 egin du behera. Industria arloan jaitsiera are handiagoa izan da, % 40. Gainera, birgasifikazio plantak beteta daude. Erreserbak % 93an daude. Honek eragina izango du argindarraren prezioan.

Von der Leyenek EB osora zabaldu nahi du iberiar salbuespena

Von der Leyenek EB osora zabaldu nahi du iberiar salbuespena

Europako Batzordeko presidenteak esan duenez, aste honetako goi bileran energiaren prezioaren igoera murrizteko aukera guztiak aztertuko dituzte. Ministro txekiarrak onartu du oraindik desadostasunak daudela "hori egiteko moduari buruz".
Espainiako Gobernuak auzokideen erkidegoentzako gasaren tarifa bat sortu eta bonu soziala zabaldu du

Espainiako Gobernuak auzokideen erkidegoentzako gasaren tarifa bat sortu eta bonu soziala zabaldu du

Ministroen Kontseiluak errege lege-dekretu bat onartu du energiaren prezio altuek kontsumitzaileengan duten eragina arintzeko neurri berriekin, besteak beste, bonu sozialaren kategoria berri bat eta gasaren tarifa arautu berri bat galdara zentralizatua duten bizilagunen erkidegoentzat.

Nord Stream gasbidearen zati kaltetuaren lehen irudiak

Nord Stream gasbidearen zati kaltetuaren lehen irudiak

Suediako "Expressen" egunkariak 80 metroko sakoneran hartutako Nord Stream 1eko hodietako bat erakusten duten irudiak argitaratu ditu. Puntu horretan 50 bat metro hodi falta dira, eta hodiaren muturrak bihurrituta eta urratuta daude.

Urtean 500 euro aurrez ditzakezu gasaren tarifa arautura pasatzen bazara

"Urtean 500 euro aurrez ditzakezu gasaren tarifa arautura pasatzen bazara"

Neguan gasaren merkatu libreko prezioa izugarri garestituko dela iragarri du Aitor Urresti energian adituak. Horren aurrean, gobernuaren tarifa arautura pasatzea aholkatzen du. "Dirutza aurrez daiteketarifa mota horretara pasata". Nola egin behar den azaldu digu
Espainiak 10.500 milioi euroko diru-sarrerak iragarri dizkio Bruselari, energia-krisiari aurre egiteko

Espainiak 10.500 milioi euroko diru-sarrerak iragarri dizkio Bruselari, energia-krisiari aurre egiteko

Gobernuak 2023ko Aurrekontu Plana bidali dio Europako Batzordeari. Plan horrek diru-sarreren eta gastuen bi agertoki ekonomiko aurreikusten ditu lehen aldiz.
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak

Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak

Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.
Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak

Energia krisiari aurre egiteko neurri berriak

Neurri azpimarragarrienak, hauxek: Gas galdara komunitarioa duten bizilagunentzat tarifa arautua. Hala, euren faktura ia erdira murriztuko da. Euskal Autonomia Erkidegoan 120.000 familia inguru daude egoera horretan. Bonu sozial elektrikoa handitu egingo da, fakturaren %65 eta %80ko hobariarekin.

Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu

Pedro Sanchezek herritarren babeserako neurri energetiko gehiago iragarri ditu

Neurri berriak Ministroen Kontseiluan onartuko dira, eta, besteak beste, gas naturalaren galdara zentralizatua duten familientzako laguntzak jasotzen dira. Neurriari esker, 1,7 milioi etxek faktura murriztu ahal izango dute, egungo merkatu-baldintzekin ordainduko luketenaren erdira baino gehiagora.

2023an Alemaniako ekonomia % 0,4 uzkurtuko dela aurreikusi du Robert Habeck kantzilerordeak

2023an Alemaniako ekonomia % 0,4 uzkurtuko dela aurreikusi du Robert Habeck kantzilerordeak

Gasaren prezioei aurre egiteko hartutako neurriak atzeraldi hori leunduko duela dio Berlinek. Alemaniako ekonomiaren uzkurtzeak eragin zuzena izango du Euskadiko esportazioetan.

Polonia ikertzen ari da Druzhba oliobidean atzeman duten petrolio isuria

Polonia ikertzen ari da Druzhba oliobidean atzeman duten petrolio isuria

Oliobidea kudeatzen duen enpresak isuria zerk eragin ote duen ikertzen jarraitzen du. Druzhba munduko oliobiderik handienetakoa da: 8,9 km hodi ditu. Poloniatik Alemaniara doanak du arazoa eta hain zuzen hortik iristen da Alemaniak behar duen petrolio kantitatearen zati handi bat.
Espainiako Gobernuak kontingentzia plana onartu du, % 5etik 13ra arteko gas aurrezte gehigarria gauzatzeko

Espainiako Gobernuak kontingentzia plana onartu du, % 5etik 13ra arteko gas aurrezte gehigarria gauzatzeko

Espainiar Gobernuak kontsumitzaile zaurgarrientzako babesa handituko du, erkidego galdaren faktura murriztuko du, eta laguntza fiskala emango die etxebizitzei, eraginkortasunean inbertitzeko.
1 / 13 Hurrengoa

  • Energia

    Energia

    Energiaren ekoizpen, banaketa eta kontsumoari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Kutsadura gaur

    Kutsadura gaur

    Ekosistemetan isuri eta emisioen eraginari buruzko azken berriak, eitb.eus-en.

  • Energia berriztagarriak

    Energia berriztagarriak

    Euskal Herrian energia berdea lortzeko iturriak eta estrategiei buruzko azken orduko albisteak