Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

'Zulu' filmaren estreinaldia, Forest Whitaker eta Orlando Bloom-ekin

A.H. | EITB

'LND'k, gainera, Kevin Costner aktorearen neska-lagunen zerrenda errepasatuko du, eta Hollywoodeko izarrek kosmetika produktuetan gastatzen duten dirutzaren berri emango du.

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Zulu filma estreinatuko du telebistan. Sudafrikan filmatutako pelikula gogorra da eta herrialdeko krimen antolatuaren bortizkeria azaltzen du. Forest Whitaker eta Orlando Bloom aktoreek polizia bikote baten papera egingo dute. Neska gazte baten hiltzailearen bila abiatuko dira, eta ikerketak bi gizonen bizitzak aldatuko ditu. Felix Linaresek pelikularen filmazio eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Kevin Costner aktorearen ibilbidea errepasatu du. Izan ere, 25 urte bete dira Robin Hood film arrakastatsua estreinatu zuenetik. Haren ibilbide profesionalean ez ezik, aktorearen alor pertsonalean ere murgilduko da 'LND', eta urteetan zehar izan dituen neska-lagunen zerrenda errepasatuko du Las novias de Kevin Costner atalean.

Bestalde, 'LND'ren ikus-entzuleek egindako galdera bati erantzunez, Hollywoodeko izarrek kosmetika produktuetan gastatzen duten dirutzaren berri emango du Línea caliente atalak.

Amaitzeko, 'La Noche de...' saioak Rock Hudson hartuko du protagonista. Aktore ezaguna emakume batekin ezkondu zen bere homosexualitatea ezkutatzeko. Harreman horren nondik norakoak aztertuko ditu Felix Linaresek Amores ciegos atalean.

'La Noche de... Zulu' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

ETB2n.