Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Tourra eta Orioko Bandera, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Txirrindularitza 15:00etan eta EuskoTren eta San Miguel ligetako estropada 18:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:23

Txirrindularitza eta estropadak izango dira gaurko kirol hitzordu nagusiak ETB1en eta eitb.eus-en.

Egunero bezala, 15:00etan egingo dute bat Frantziako Tourrarekin. Pirinioetako etapa erregina jokatuko da gaur, Pau eta Bagneres-de-Luchon artean. 184 kilometro izango dituzten ibilbidean, lau mendate igaro beharko dituzte: kategoria bereziko Tourmalet, 2. mailako Hourquette d'Ancizan eta lehen mailako Val Louron-Azet eta Peyresourde. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute kontakizuna.

18:30ean estropaden txanda izango da. Orioko Bandera jokatuko dute lehendabizi EuskoTren Ligako traineruek eta ondoren San Miguel Ligakoak. Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara izango dira esatariak.

Bestalde, goizeko 11:00etan pala emankizuna izango da ETB4n: Mungiako GMGZ sariko kinielaren berri emango du Juanan Legorburuk Patxi Ziskar lagun duela.