Arrauna zuzenean gaur, Eusko Label Liga, Euskotren Liga eta Kontxako Bandera - EITB

Arrauna

Euskadiko Traineru Txapelketa
2025eko emakumezkoen eta gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketa, Bermeotik 2:03:14 min.

ARRAUNA | Euskadiko Aulki Mugikor Txapelketa

Ekainak 7, larunbata, 09:00etatik aurrera, Legutiotik.

ARRAUNA | Euskadiko Aulki Mugikor Txapelketa

Ekainak 7, larunbata, 09:00etatik aurrera, Legutiotik.

Nire blogean ikusteko esteka
Nire webgunean ikusteko esteka
1 / 30 Hurrengoa

Euskotrenek TKEren emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du datozen lau urteetan

Traineruen Kluben Elkarteak eta Euskotrenek elkar lotzen dituen babes akordioa berritu dute. Ondorioz, Euskotrenek emakumezkoen liga nagusia babesten jarraituko du, gutxienez beste lau urtez.

Txapelketak irabazita, Orio are faboritoago

Txapelketak irabazita, Orio are faboritoago

Jon Olasagasti Orioko presidenteak taldeak Euskadiko Arraun Txapelketan lortutako garaipena baloratu du, besteak beste, elkarrizketa honetan. 23 urte pasa dira azkenekoz irabazi zutenez gero.

Lehen Euskadiko Txapelketa, Tolosaldearentzat

Lehen Euskadiko Txapelketa, Tolosaldearentzat

Euskadiko Txapelketa irabazi berri du Tolosaldeak. Taldeak garaipena nola bizi izan duen kontatu du Naroa Leonet arraunlariak elkarrizketa honetan.

2025eko Eusko Label Ligako egutegia

2025eko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 5ean hasiko da, Bilbon, XVI Bilboko Bandera, eta irailaren 21ean amaituko da, Portugaleten, LV GP-LI El Corte Ingles Banderarekin.
2025eko Euskotren Ligako egutegia

2025eko Euskotren Ligako egutegia

Emakumezkoen txapelketa uztailaren 5ean hasiko da Bilboko Banderarekin, eta abuztuaren 24an amaituko da, Getariako II. Ikurrinarekin.
Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Txapelketa, Arraun Lagunak menderatuta

Tolosaldeak lehen aldiz irabazi du Euskadiko Txapelketa, Arraun Lagunak menderatuta

Tolosaldeak eta Arraun Lagunakek maila handiko ikuskizuna eman dute Bermeoko uretan jokatu den Euskadiko Arraun Txapelketan. Donostiako ontzia joan da buruan hasieran, baina laster hartu dio aurrea Tolosako taldeak, eta bukaera emozio handikoa izan da. Azkenean, Tolosaldeak eraman du txapela.

Orio gailendu da Euskadiko Txapelketan, 23 urte eta gero

Orio gailendu da Euskadiko Txapelketan, 23 urte eta gero

Oriok irabazi du Bermeon jokatu den Euskadiko Arraun Txapelketa. Lehia estua izan da ohorezko txandan. Bigarren izan da Donostiarra, eta atzean sartu dira Urdaibai eta Zierbena, hurrenez hurren.

Orio eta Arraun Lagunak nagusi izan dira Gipuzkoako traineru txapelketan

Orio eta Arraun Lagunak nagusi izan dira Gipuzkoako traineru txapelketan

Gipuzkoako traineru txapelketa Orion izan da, eta gizonezkoetan herriko trainerua nagusitu da, Donostiarra bigarren izan da, San Juan hirugarren , eta Hondarribia laugarren. Emakumezkoetan Arraun Lagunak nagusitu da, Tolosadeak bigarren egin du, Zarautzek hirugarren eta Hibaikak laugarren.

 

Ondarroak eta Zierbenak irabazi dute 2025eko Bizkaiko Traineru Txapelketa

Ondarroak eta Zierbenak irabazi dute 2025eko Bizkaiko Traineru Txapelketa

Emakumezkoetan, Ondarroa gailendu da, eta Kaiku, Portugalete eta Deustu ere sailkatu dira Euskadiko Txapelketarako; gizonezkoetan, Zerbenak lortu du garaipena, eta Bermeok, Santurtzik eta Lekittarrak eskuratu dute sailkatzea.

Ligan ondoen sailkatzen den Donostiako traineruak eskuratuko du Kontxako emakumezkoen estropadarako txartela

Ligan ondoen sailkatzen den Donostiako traineruak eskuratuko du Kontxako emakumezkoen estropadarako txartela

Donostiako Udalak eman du arautegian izandako aldaketaren berri. 2017tik, Donostiarrak plaza finkoa izan du, hiriaren ordezkari gisa. Irailean jokatuko duten ekitaldian, Euskotren Ligan ondoen sailkatuta dagoen klubak eskuratuko du. Erabakiak Donostiarrari eta Arraun Lagunaki eragiten die.

Donostiarrak ez du bermatuta izango emakumezkoen Kontxako Banderarako txartel zuzena

Donostiarrak ez du bermatuta izango emakumezkoen Kontxako Banderarako txartel zuzena

Orain arte bermatuta izan du Kontxarako sailkapena, baina Donostian maila goreneko emakumezkoen bi talde daudenez, Donostiako Udalak jakinarazi du Euskotren Liga postu onenean amaitzen duen taldeak, Donostiarrak edo Arraun Lagunakek, bereganatuko duela txartel zuzena.
Hibaika eta Bermeo gailendu dira Euskadiko Batel Txapelketan

Hibaika eta Bermeo gailendu dira Euskadiko Batel Txapelketan

Euskadiko Batel Txapelketa jokatu da Legution. Emakumezkoetan, Hibaika izan da nagusi, eta gizonezkoetan, Bermeo gailendu da.

TKEk eta Eusko Labelek lau urtez berritu dute elkar lotzen dituen akordioa

TKEk eta Eusko Labelek lau urtez berritu dute elkar lotzen dituen akordioa

Traineruen Kluben Elkarteak eta Eusko Labelek elkar lotzen dituen akordioa berritu dute lau urtez. Ondorioz, Eusko Labelek arraunaren gizonezkoen maila gorena babesten jarraituko du hurrengo lau denboraldietan.

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Eusko Label Liga eta Euskotren Liga uztailaren 5ean abiatuko dira

Berritasun gisa, emakumezkoen liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, Getarian baizik, baina 16 jardunaldi izaten jarraituko du.
Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Eusko Label eta Euskotren ligak uztailaren 5eko asteburuan hasiko dira

Berritasun gisa, Euskotren Liga ez da Zarauzko Ikurrinarekin amaituko, eta Galizian asteburu bakarra lehiatuko dute, orain arteko bi asteburuen ordez.

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Salsamendi (Bermeo-Urdaibai): ''Bermeon ez dago espekulatzerik, traineru azkarrena edukitzen saiatuko gara''

Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak EITB Mediarekin hitz egin du 2025eko denboraldian izango dituzten helburuez. Besteak beste, azpimarratu du ez daudela udako emaitzekin obsesionatuta.

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilbon

Urdaibai eta Portugalete nagusitu dira Bilbon

Gizonezkoetan, Bermeo nagusitu da Bilboko estropadan, lanak 21 minutu eta 16 segundoan eginda; Donostiarrak bigarren egin du, zortzi segundora, eta Santurtzik hirugarren. Emakumezkoetan, Portugalete izan da onena, 21 minutu eta 49 segundo eginda; minutu erdi atera dio Deustu bigarren sailkatuari.

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Oriako jaitsieran

Arraun Lagunak eta Orio nagusitu dira Oriako jaitsieran

Oriako jaitsieraren XXXI. edizioa jokatu da, eta 77 ontzi eta mila arraunlari baino gehiago aritu dira bertan. Gizonezkoetan garaipena etxean geratu da, Oriok irabazi baitu; emakumezkoetan, berriz, Arraun Lagunak izan da nagusi.

Ondarroa eta Zierbena nagusi Sestaoko traineru jaitsieran

Ondarroa eta Zierbena nagusi Sestaoko traineru jaitsieran

Emakumezkoetan Ondarroa nagusitu da, eta Astillero (Euskotren Ligako ordezkari bakarra) bigarren izan da; gizonezkoetan, berriz, Zierbena izan da nagusi, eta zortzi segundo atera dizkio bigarrenari, Donostiarrari.

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillok ez du Arraun Lagunaken jarraituko: ''Bota egin naute''

Andrea Astudillo Arraun Lagunakeko patroiak ez du Donostiako klubean jarraituko, bere nahien kontra, bota egin baitute. EITB Media berarekin izan da, gatazkaren arrazoiak zeintzuk izan diren galdetzeko.

Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean

Dopinaren Aurkako Euskal Agentziak irregulartasunak antzeman ditu TKEk Garmari egindako antidopin kontrolean

Gorka Iturriaga zuzendariak sinatutako dokumentuak dioenez, 2024ko Eusko Label Ligako Getariako estropadan Cristian Garma San Pedroko patroiari kontrola egin zioten, Traineruen Kluben Elkarteko langilleek horretarako gaikuntzarik ez izan arren.
Borja Rodrigok TKEko presidente izaten jarraituko du

Borja Rodrigok TKEko presidente izaten jarraituko du

Besteak beste, estropadetako sarien zenbatekoa "% 10 baino gehiago igotzea" onartu da. Horrela, gizonezkoen Eusko Label ligako probak 22.500 eurotik 25.000 eurora pasatuko dira, eta emakumezkoen Euskotrenekoak 8.000 eurotik 9.000 eurora.

Gorka Aranberri, buru-belarri lanean Orion

Gorka Aranberri, buru-belarri lanean Orion

Gorka Aranberrik aro berria abiatuko du Orion, Bermeo utzita. Erabakiaren arrazoiei buruz hausnartu du elkarrizketa honetan.

Abian da Salsamendiren Bermeo Urdaibai

Abian da Salsamendiren Bermeo Urdaibai

Jon Salsamendik Urdaibaien lehen entrenamendua zuzendu du gaur goizean. Bigarren etapa du oriotarrak Bermeon, eta ilusioz eta lanerako gogoz ekin dio erronkari.

Euskotren eta Eusko Label Ligetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiarekin

Euskotren eta Eusko Label Ligetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiarekin

Zierbena, Donostiarra, Hibaika, Arraun Lagunak, Kaiku, Hondarribia eta Ondarroa taldeetako arraunlariek bat egin dute EITB Maratoiaren erronkarekin.

Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan

Gorka Aranberri, Orion patroi lanetan

Zarauztarra San Nikolas ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti klubeko presidenteak EITBri baieztatu dionaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.

Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada

Gorka Aranberri Orioko patroi lanetan ari da jada

Zarauztarra 'San Nikolas' ontzian izan da uretako neguko lehen entrenamenduan, eta Jon Olasagasti presidenteak ETBri konfirmatutakoaren arabera, bera izango da oriotarren patroia datorren denboralditik aurrera.
Orio Arraun Elkartea minduta, klubaren inguruko zurrumurruengatik

Orio Arraun Elkartea "minduta", klubaren inguruko zurrumurruengatik

Herrian, prentsan eta arraun munduan Oriori buruzko esamesek klubari min egin diotela adierazi du zuzendaritza-batzordeak, ohar baten bidez.
Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''

Arostegi: ''Minduta nago. Egindako lana ikusita ere ez didate aukerarik eman''

Iker Zabala izango da Orioko entrenatzailea datorren denboraldian, hau da, Mikel Arostegiren tokia hartuko du. Arostegi minduta dago, beste urtebetez jarraitzeko "aukera irabazi" duela uste baitu.

Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''

Oriok Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du: ''Nik ez daukat formula magikorik''

Oriok, asteartean, Urdaibaitik iritsitako Iker Zabala entrenatzaile berria aurkeztu du. Zabalak hitzeman du gogotik lan egingo duela, eta adierazi du, oraingoz behintzat, Iñigo Larrinaga dela traineruko patroia, baina onartu du klubak Gorka Aranberrirekin hitz egin duela.

Iker Zabalaren aurkezpen ekitaldia Orioko entrenatzaile gisa

Iker Zabalaren aurkezpen ekitaldia Orioko entrenatzaile gisa

Iker Zabalak eta Jon Olasagastik entrenatzaile bermeotarraren aurkezpen ekitaldian fitxaketaren inguruan azalpen guztiak eman dituzte.
Jose Antonio Montosa arraunlari ohia, protagonista igandeko 'Helmuga' saioan

Jose Antonio Montosa arraunlari ohia, protagonista igandeko 'Helmuga' saioan

'Helmuga' saioa bueltan da. Urriaren 13an, igandean, Jose Antonio Montosa arraunlari ohia izango da protagonista nagusia. 'Helmuga', igande honetan emitituko da ETB1en eta eitb.eus-en, 11:30ean.

Patxi Bilbao: Arraunean ez dago lehengo konturik, diruaren koloreak axola du

Patxi Bilbao: "Arraunean ez dago lehengo konturik, diruaren koloreak axola du"

Entrenatzaile ohiak arraunketaren inguruko hausnarketa sakona eskaini digu azken egunetako gertaeren ondoren. Bermeo bere talde ohiarekin eta orohar trainerue elkarteekin gertatzen ari dena kezkaz ari da jarraitzen.
Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi Urdaibaira itzuliko da datorren denboraldian

Jon Salsamendi izango da Urdaibairen entrenatzailea datorren denboraldian, Bermeoko klubak gaur iragarri duenez. Entrenatzaile oriotarrak lau denboraldi egin zituen Bou Bizkaia zuzentzen (2013-2016), eta Oriora joan zen gero (2017-2023). Aurreko denboraldian, Lapurdi Arraun Taldean aritu da lanean.

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Jon Salsamendi izango da Urdaibaiko entrenatzaile berria

Prestatzaile oriotarra Bermeora itzuliko da Iker Zabalak utzitako hutsunea bete eta "Bou Bizkaia" zuzentzeko.
Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du

Iker Zabalak Orioko trainerua entrenatuko du

Prestatzaile bermeotarrak Orioko "San Nicolas" trainerua zuzenduko du datozen hiru denboraldietan, Urdaibairekin kontratua ez berritzea erabaki ondoren.
Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

Gorka Aranberri, bere etorkizunaz: ''Ikusiko dugu, oraindik hizketan ari gara''

"Bermeotik nator, eta, errespetu guztiz, denak entzungo ditugu", adierazi du Urdaibaiko patroiak, 2024ko Eusko Label Ligako patroi onenaren saria jaso duen ekitaldian, bere etorkizuna hizpide.

Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte

Donostiarrako Nerea Perezek eta Urdaibaiko Gorka Aranberrik 2024ko Ligako patroi onenen sariak jaso dituzte

Euskotren Ligan, Donostiarrako Nerea Perezek eskuratu du saria; EITBk babesten du hori. Eusko Label Ligan, aldiz, Gorka Aranberrik lortu du. Biak ala biak pozik azaldu dira, eta nabarmendu dute taldearen laguntzari esker erdietsi dutela golardoa.

Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du

Mikel Orbañanosek Hondarribiaren entrenatzaile gisa jarraituko du

"Ziklo berri bat hasten da, baina oinarriak orain arteko berberak izango dira, eta Mikel Orbañanosek gure proiektuaren buru izaten jarraituko du", adierazi du klubak, astearte arratsaldean, sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez.
Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga

Donostiarrak hiru denboraldirako berritu du Igor Makazaga

Horrela, pasaitarrak 11 denboraldi egingo ditu "Torrekua II" ontziaren entrenatzaile gisa.
1 / 30 Hurrengoa

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
  • OR.
14 11:15 - 14:00 PELOTA | Zaramagako Txapelketako finalak
14 16:00 - 17:15 TXIRRINDULARITZA | Dauphine Kriteriuma: 7. etapa
14 17:20 - 20:00 PILOTA | Bizkaia Torneoko finalerdia: Sollube vs Kolitza