Saioak A-Z
Asteazkenean
Andeka eta Qi "El Conquis: La Aventura" saioan izango dira
EITB
EITB
Lehiaketatik kanporatuak izan ondoren, Oihane, Koldo, Ekaitz eta Egoitz dira edizio honetako finalistak.
Asteazkenean "El Conquis: La Aventura" debatean Patagonia utzi duten azken bi lehiakideak hartuko dituzte. Qi eta Andeka finalistak izateko ataritan geratu dira. Antza denez, Getxoko txinoak ez zuen garaile izateko asmorik; Andekak, haatik, argi utzi zuen hasieratik bere helburua irabaztea zela.
Igandeko atalean Qik sendo eutsi zion saioa uztearen asmoari eta bere kideei erabakiaren arrazoia ematen saiatu zen. Askok ez zuten agurraren argudioa ulertu. "El Conquis: La Aventura" saioak ez du aukera galduko berriro erabakiaz galdetzeko eta edizio honetako unerik komikoenak errepasatuko ditu. Gehienetan Qi izan da une irrigarrienetako protagonista.
Andeka, berriz, aurtengo edizioko lehiakide eztabaidatua izan da, baina ez du aurrez aurrekorik izan lehiakideekin. Espainiako selekzioaren kamisetarekin sartu zenean ia lehiakide guztiek esan zuten zerbait. Hala eta guztiz ere, gorputzaldi fisiko ona eta Conquistador bilakatzeko makina bat trebetasun erakutsi du eta, beraz, lehiakide askoren babesa izan du. Irabazteko puntuan gelditu bada ere, galtzen ere badakiela erakutsi du.
Bai Qik eta bai Andekak harreman berezia izan dute Pumen kapitaina izan den Kortarekin. Oriokoa platoan izango da bi lehiakideen ibilbidearen errepasoa egiteko. Iñaki Lopezek Julen Madina ere hartuko du eta baita astez asteko gonbidatu bilakatu den Esti Pinedo ere.
Maldo Qik lan egiten duen jatetxera joango da. Oraingoan erreportaria ez da bakarrik izango, Andeka izango du lagun txinatarrak prestatutako jakiak dastatzeko. Berta Lopezek aurreko finaletako unerik hunkigarrienak, online egindako casting-eko nobedadeak eta publikoaren faboritoaren berri emango du. Azken saio honetan lau lehiakide gehiago kanporatuko dituzte eta ikus-entzuleen aukeretatik kanpo geldituko dira.
Iñaki Lopezek aurkeztutako "El Conquis: La Aventura" asteazkenean izango da ikusgai 22:00etan ETB-2n eta www.eitb.com-eko streaming-aren bidez. Datorren astean ere berriro izango dugu "El Conquis: La Aventura" azken saioa ikusteko aukera.

