Itxi

telebista

Abuztuaren 2tik 6ra

Burgosko Itzulia, zuzenean, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak emango dute lasterketaren berri, egunero, 15:00etatik aurrera.

0:19

Gaurtik abuztuaren 6ra bitartean jokatuko den Burgosko Itzulia zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en. 15:00etan hasiko da egunero emanaldia, eta Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.

38. Burgosko Itzulia gaur hasiko da Sasamon eta Melgar de Fernamental herrien arteko etaparekin. Lehen eguneko ibilbidea laua izango da, 158 km izango ditu eta 4 Villas de Amaya izeneko bailara zeharkatuko du.

Asteazkenean 10,7 kilometro dituen taldekako erlojupekoa jokatuko dute Burgos hiriburuan. Ostegunean, aurtengo etaparik luzeena izango dute aurrez aurre: 198 km, Valle de Sedano eta Villarcayo artean. Las Merindades bailara zeharkatuko duen ibilbideak gorabehera asko izango ditu.

Ostiralean 4. etapa jokatuko da. Aranda eta Lerma, jatorri izendapena duten probintziako bi herriak, lotuko ditu. Birritan pasako dira helmugatik eta beste bi aldiz Majadal gainetik. Etapa amaiera ikusgarria espero da, galtzada-harrizko zola duen Lermako Kale Nagusian zehar.

Azken etapa, ohi denez, kategoria bereziko Lagunas de Neila gainean amaituko da. Hasiera, berriz, Caleruegan izango dute. 164 kilometroko etapa erreginak zazpi mendate izango ditu guztira, eta horietako bost azken 58 kilometroetan egongo dira.

egongo dira.

egongo dira.