telebista
Programa berria
Ohitura txarrak baztertu eta 'Cuerpos de Élite' saioan parte hartu!
Pisua galtzen eta bizitza osasuntsu bat izaten interesatuta bazaude, mail bat bidali cuerposdeelite@eitb.eus helbidera.
Aldatu nahi al duzu? Inbidia al diezu kirola egiten dutenei? Adituek laguntzeko prest al zaude ohitura berriak hartzeko? Saiakeran hil gabe, ohitura txarrak albo batera utzi eta 10 astetan pisua galtzeko kapaz izango zinatekeela uste duzu?
Euskal Telebistak erronka horretan lagundu eta ohitura txarrak aldatzeko aukera emango dizu udazkenean estreinatuko duen saio berrian, mirarizko dietarik gabe eta ariketa bitxirik gabe.
Gai zinatekeela uste baduzu, soberan dituzun kilo horiek galdu nahi badituzu, eta garrantzitsuena, umore ona baduzu, apunta zaitez castingera. Pertsona atseginak, lagunartekoak eta positiboak bilatzen ari gara, egoneko bizimodua eta elikadura-ohitura txarrak dituztenak.
Saioaren helburu nagusia parte-hartzaileek ohitura osasungarriak hartzea eta pisua galtzea da. Horretarako, 10 astez, aditu talde batekin egingo dute lan: psikologo batekin, prestatzaile fisiko batekin, mediku batekin eta nutrizionista batekin. Profesional horiek parte-hartzaileen eboluzioaren jarraipena egingo dute.
Animatu eta parte hartu cuerposdeelite@eitb.eus helbide elektronikora datu hauek bidalita: izena eta bi abizenak, adina, bizilekua, sexua, helbide elektronikoa eta telefonoa.