prentsa oharrak
ETB-1en
Txirrindularitza eta pilota, larunbateko kirol eskaintza
A.A.
EITB
Dauphinè Libèrè probaren 6. etapa, Suitzako Itzuliaren 1goa eta Mikel Beroiz eta Aritz Lasaren arteko pilota finalaren laburpena.
Txirrindularitzarekin eta pilotarekin osatuko dute larunbateko kirol eskaintza ETB-1en. 15:35ean Dauphinè Libèrè lasterketaren 6. etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Mikel Astarlozak: Crollesen hasi eta L''Alpe D''Huez gainean amaituko den lan-saio interesgarria.
18:30ean Suitzako Itzuliaren emanaldiari ekingo dio ETB-1ek, Xabier Usabiaga eta Jon Odriozolaren eskutik. Lehen etapa erlojupekoa izango da Luganoko kaleetan barna.
20:00etan, Mikel Beroizek eta Aritz Lasak jokatutako Bigarren Mailako pilota finalaren laburpena izango da ikusgai. Tolosako Beotibarren jokatuko dute norgehiagoka huartearrak eta urretxuarrak,

