Itxi

telebista

22:30ean

'Caza al asesino', gaur gauean, 'LND' saioaren denboraldi berrian

A.H. | EITB

Saioak bere hogeita bigarren denboraldia abiatuko du gaur, eta atal berria estreinatuko du: 'La peor película de nuestra vida'.

Gaur gauean, 'La Noche De…' saioaren denboraldi berria hasiko da. Saioak hogeita bi urte daramatza telebistan, eta aurten, Felix Linaresek jasoko du aurkezle autonomiko onenari ematen dioten Iris saria.

Astearteko saioak Caza al asesino akzioz beteriko thrillera eskainiko du. Sean Penn Idris Elva eta Javier Bardem aktoreak ditu protagonista, eta benetako gertakarietan oinarritutako istorioa da. Saioak filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu.

Horrez gain, saioak ikus-entzuleen partaidetza beharko duen atal berria estreinatuko du: La peor película de nuestra vida. Ikus-entzuleen filmik txarrena zein den erakutsiko du, eta sari handiak banatuko ditu parte-hartzaileen artean. Gainera, Hollywoodeko aktore ospetsuen testigantzak jasoko dituzte bertan, euren ibilbidean grabatu duten pelikula txarrena zein den aitortuko baitute.

Bestalde, 'Juego de Tronos' telesailaren atal berrien grabazioa Euskadin hasiko dela gogoratuko du, eta grabazio horien inguruko datu guztiak emango ditu Los vascos conquistan Hollywood atalean.

Amaitzeko, 'LND'k Susan Sarandon aktoreak Bilbon bizitako abenturak azalduko ditu, aktore ospetsuaren 70. urtebetze-egunean.

'La Noche de… Caza al asesino' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.

B2n.