telebista
Gaur
Maule eta bere xarma, 22:00etan, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan
A.E.|EiTB
Furgoneta zahar batean iritsiko dira Zuberora Zuhaitz eta Pagadi.
Furgoneta zahar bat hartuta Zuberoko lurra hartuko dute gaur Zuhaitzek eta Pagadik, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan. Pagadik bertako gaztelutik mauletarren izaera hizpide izango du Allanderekin. Zuhaitzen komunikatzeko abilezia ere ulertzen saiatuko da eta bizikleta hartuta, posta banatuko du Pagadik Maiterekin batera. Bertako espartinen industriaren garrantzia ere ezagutuko du, eta espartinak egiten ikasiko du Timoteo irakasle duela.
Zuhaitzek, berriz, Maylisekin hiztegia zabaldu egingo du bertako hizkeran gehiago sakonduz. Pastoralen nondik norakoak ezagutuko ditu Jeanekin batera, Gaxuxarekin hamarretakoa egin eta zuberotarren abesteko afizioarekin ere bat egingo du.
Hauek guztiak eta gehiago, igande honetako 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.
us-en.