Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

'Teknopolis' saioa, aste honetan, unibertsora doa

EiTB

Mugako zientzia egiteko tresnak egiten dituzte Elgoibarko AVSn: beso robotikoa, munduko laserrik handienetakoak, neutroi izpiekin lan egiten duten makinak... eta gerturik ezagutuko ditu saioak.

Asteburuko 'Teknopolis' saioa urrutira doa, erosotasunetik urruti eta baita gure planetatik ere, erronka bila. Unibertsoa ez da ikerketagai erraza, materia iluna eta energia ilunaren gisakoak erabili behar izaten dituzte fisikariek, nahiz eta oraindik ez dakiten zer diren. Unibertsoaren sorrera eta bilakaera zientziaren alderik gogorrena izan daiteke arrotzentzat, baina irakasle on batek erakargarri egiten du gaia. Jon Urrestilla EHUko Fisikako irakasleari bota diote erronka, eta hark eutsi!

Mugako zientzia egiteko gailuak diseinatzen dituztenek ere ez dute erronka makala. Euskal Herrian ez da horrelako enpresa askorik izango. Elgoibarren gutxienez bada bat. Makina erremintaz asko dakite hemen, baina ezagutuko dituzten gailuak punta-puntakoak direla esatea motz gelditzea da: Marteren satelite batean laginak jasoko dituen beso robotikoa, munduko laserrik handienetakoak, neutroi izpiekin lan egiten duten tramankuluak… mugako zientzia egiteko tresnak garatzen dituzte AVSn.

'Teknopolis' saioa gaur, 13:30ean, dago ikusgai, ETB1en; eta igandean, 10:00etan, ETB2n.

2n.