Itxi

telebista

Gaur, 22:25ean

Muga gabeko gurasoak, kontrol gabeko gazteak, 'Equipo de Redacción'en

EiTB

Koma etilikoak, cannabisa, tentsioa familiarteko harremanetan, psikologoak, abokatuak eta Pedro Garcia Aguadoren iritzia, osteguneko saioan.

Gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en, 'Equipo de Redacción' saioak aditzera emango du euren seme-alaben arazoetan gurasoek duten ardura. Arartekok gazteei alkohola saltzerakoan kontrol gehiago eskatu berri du, 12 urte zituen neskatoa koma etiliko batengatik hil ondoren. Euskadin, 500 gazte inguru artatzen dituzte urtero koma etilikoengatik, eta 14 urterekin hasten dira orain cannabisa erretzen.

Familiarteko harremanetan gero eta handiagoa da tentsioa. Orain dela aste batzuk, Santutxuko 13 urteko neskato bat etxetik joan zen gurasoen zigorrez nazkatuta zegoelako. Saioa gurasoen eta seme-alaben arteko arazoetan murgilduko da eta bakoitzak duen ardura ikustaraziko digu.

Honako hauekin egongo dira: Isabel, bere lehenengo semearen heziketa gaizki egitea onartzen duena eta bigarrenarekin akats berdina ez egiteko gai izan zena; etxetik zergatik kaleratu dituzten azalduko duten eta cannabisa erretzen dutela arazorik gabe esaten duten gazte talde bat; bere semea droga-mendekotasunetik libratzeko urte askotan ahalegintzen ari den ama bat; eta auzitegietara heltzen diren salaketak azalduko dizkigun abokatu bat, besteak beste. Horrez gain, Diputazioaren adingabeen zentro batean sartu eta haurren kontrako indarkerian aditua den Pedro Garcia Aguadorekin egongo da saioa.

'Equipo de Redacción' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

us-en.