Horrez gain, “Ask for Angela” metodoa ere jarriko dute martxan. Horren bidez, establezimenduko langileek jakin dezakete norbait arriskuan dagoela Angelaz galdetzen duenean.
Rio iparraldean dagoen La Penha favela tiro hotsekin esnatu da gaur goizean, Polizia Militarra Comando Vermelho talde kriminaleko buruzagien bila sartu denean.
Arkaitz Bereziartua droga-menpekotasunari aurre egiteko hirugarren fasean dago. Mezu argi bat dauka berak: ondo sentitzen ez denak, laguntza eskatu behar du ahal bezain azkar, okerrera egin aurretik.
Jon Aratz Goitia oso gaztea zenean hasi zen drogak kontsumitzen. Bere burua oso gaizki ikusi zuen momentu batean eta Gizakia Helburu elkartearen atea jo zuen. Bi urte dira dagoeneko drogarik kontsumitu ez duela eta bere bizitzan argia ikusten ari da uneotan.
18 urteko atxilotuak errezetak faltsutzen zituen, sendagaiak olgetarako droga gisa saltzeko. Gainera, egoera zibilaren usurpazio delitua ere leporatu diote. Ertzaintza beste lau gazte ikertzen ari da, gertakarietan izan dezaketen inplikazioagatik.
Ikerketa luzea eta korapilatsua izango da. Beharrezkoa da frogatzea heriotzak nahita gertatu zirela eta droga hartzea ez zela borondatezkoa izan. Ustezko hiltzailea hilketaren lekuan egon ote zen ere baieztatu behar da.
Atxilotu zutenean, "Otoniel"k 128 atxilotze-agindu zituen Kolonbian, besteak beste, narkotrafikoa, estortsioa, hilketa, bortxazko desplazamendua, arma-trafikoa, talde armatuak osatzea eta gizateriaren aurkako delituak egotzita.
Lau pertsonaren ustezko hiltzaileak erabilitako droga estasi likidoa izenez ezagutzen da, baina anestesiko bezala garatu zen. Droga horrek borondatea ezerezten du, eta dosi altuetan heriotza eragin dezake. Ez dauka ez kolorerik, ez zaporerik, eta horregatik biktimek ez dute nabaritzen.
Gipuzkoako Guardia Zibilak 40 kilo marihuana kukulu eta 20 kilo haxix zeramatzan autokarabana bat atzeman du Irunen. Polizia operazioan bost pertsona atxilotu dituzte eta beste bat ikertzen ari dira.
Juan Orlando Hernandez Hondurasko presidente ohia Estatu Batuetara estraditatu dute, narkotrafikoarekin eta armen erabilerarekin lotutako hiru kargu leporatuta.
Artaxoan eta Erriberrin kalamua landatzeko 11 lursail aurkitu dituzte, 415.000 landarerekin. Atxilotuek 30 milioi euroren truke saldu nahi zuten ekoizpena, Suitzan eta Italian prozesatu CBD eta deribatu bihurtzeko, 100 milioi euro baino gehiagoko balioarekin.
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako polizia operazioan bi pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Epailearen aurretik igaro ondoren, biak espetxean sartu dituzte.
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazioan, 18 kg droga baino gehiago eta 19 400 euro eskudirutan atzeman dituzte. Agintari judizialen esku geratu dira 9 atxilotu, ikertutako bat, 7 ibilgailu motordun eta 22 kalibreko arma labur bat.
Bi gizon espetxeratu dituzte droga-trafiko delitu baten ustezko egileak direlakoan. Foruzaingoak 14 kilo haxix eta 20.000 euro atzeman zituen ibilgailu batean eta Arreko etxabe batean ezkutatuta.
Bilera horretan, azpibatzordearen lan-modua eztabaidatuko dute, eta, "ziur aski", baita horri buruzko ebidentzia zientifikoa partekatzeko parte hartuko duten txostengile nazionalak eta nazioartekoak ere.
Larraingoa menpekotasunak tratatzeko zentroan dago Egoitz tafallarra. Bi hilabete falta zaizkio tratamendua amaitzeko. Handik irtetean, beldurra dio bakardadeari. 18 urteko gazteei drogen mende ez jausteko ohartarazten die. Bizitza izorratzeaz gain, drogazale estigma kentzea zaila izango dela dio.
22 urterekin taberna hartu zuen, eta hor hasi ziren arazoak. Droga guztiak probatu zituen; "bizitza alde egin zitzaidan", dio usurbildarrak. Terapiari esker, bost urte eta erdi daramatza edateke, eta tabernaz inguratutako kaleak edota ospakizunak ekiditen saiatzen da.
Marihuanaren landaketak gora egin du Euskadin, estalpekoak bereziki. Atzemandako landare kopuruak % 55 egin du gora aurten, eta landareak, operazioak zein atxilotuak ugaritu egin dira. Landareak konfiskatu ostean zer gertatzen den azaldu digu Ertzaintzak.
Guardia Nazionaleko agenteak hondartzetan eta gune estrategikoetan barrena dabiltza, droga-salmentarako eremua kontrolatzen saiatzen diren delitu-taldeen presentzia ekiditeko.
53 urteko gizonari sabeletik 116 "ezkur" atera dizkiote. Oraindik ospitaleratuta dago, Ertzaintzak zainduta, agintari judizialaren eskuetan jarri ahal izan arte.
Sei atxilotu espetxeratu eta gainerakoak libre karguekin utzi dituzte. Substantzia estupefazienteak ebakitzeko laborategi bat eta sei salmenta toki desegin dituzte sarekadan. Era berean, 43.000 euroko balioa duten drogak atzeman ditu Guardia Zibilak.
Pandemia hasi zenetik, 4.000 lagun artatu dituzte ERDU proiektuari esker. Gehientsuenak gizonezkoak dira, eta kalamuak eta alkoholak eragindako mendekotasunak dituzte gehienek.
Dairo Antonio Usuga "Otoniel"en bila ari ziren aspalditik Kolonbian. Estatu Batuek 5 milioi euroko diru saria eskaintzeaz gain, haren estradizioa ere eskatuta zeukaten.
Atxiloketak astelehenean egin zituzten. Gainera, 15 kilo estupefaziente, 15 ibilgailu eta eskudirutan 172.000 euro atzeman zituzten. Dirudienez, narkotrafiko sarea Mont-de-Marsaneko espetxetik zuzentzen zuten.
Gizartean sustraituta egoteaz gain, industria erraldoi bat eraiki dute kalamutik eratorritako produktuen inguruan, eta, guztia, egungo errealitaeta islatzen ez duten arauen eraginpean. Kannabisa legeztatzeaz, erabilera terapeutikoaz eta CBD produktuez aritu gara "Faktoria"n.
Ertzaintzak eta Guardia Zibilak miaketak egin dituzte Portugaleten, Santurtzin eta Getxon. Kasua Nafarroako epaitegi batek darama, eta sumarioa sekretupean dago.
Gidariak positibo eman zuen kalamuan, anfetaminan eta metanfetaminan. Substantzia estupefazienteen bi poltsa ere konfiskatu zizkioten. 1.801 euroko zigorra ezarri diezaiokete eta 9 puntu kendu.
Luis Santana "Machete" Kolonbiako talde kriminal handienaren buruzagia zen, eta 2017tik bere bila zebiltzan agintariak. Ezkontzera zihoan unean bertan atxilotu dute aldarean.
Elkarren artean konektatuta zeuden lau taldek osatzen zuten sarea. Hala ere, erakunde nagusi bat zegoen, besteak kokainaz hornitzeko ardura zuena. Miaketak egin dira Bizkaian, Madrilen eta Valladoliden.
Bilbon kokatuta zegoen droga sare horrek, konexioak zituen Frantzian gutxienez. Droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio horretan 22 kilo heroina eta 10.000 euro inguru konfiskatu dituzte.
Bilbon kokatuta zegoen droga sare horrek, konexioak zituen Frantzian gutxienez. Droga-trafikoaren aurkako polizia-operazio horretan 22 kilo heroina eta 10.000 euro inguru konfiskatu dituzte.