prentsa oharrak
Asteazken honetan
'Pobre de Mi' sanferminei agur esateko
A.E.
EITB
Ilaski Serranok eta Dani Martiarenak egingo dute sanferminetako azken ekitaldiaren kontakizuna.
Asteazkenean, hilak 14, Euskal Telebistako lehenengo kateak Pobre De Mi ekitaldia eskainiz agurtuko ditu aurtengo Sanferminak. Ilaski Serranok eta Dani Martiarenak Iruñeko Udaletxetik egingo dute Pobre De Mi ekitaldi hunkigarriaren kontakizuna. 23:20ak aldera egingo du bat ETBk Iruñearekin.
.
Pobre de mi kantarekin bukatzen dira ofizialki San Fermin jaiak uztailaren 14ean, gauerdian. Jendea, oraindik zuriz jantzita eta kandela eskutan, udal plazan biltzen da eta agurreko kanta famatua abesten du: Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabado las fiestas de San Fermín, eta jarraian Ya falta menos batera kantatzen du (Gutxiago falta da berriz sanferminak izateko). ETBko kamerek une hunkigarri hau jasoko dute.

